[itzul] "Representatividad"

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Abe 9, 16:30:38, CET 2025


"Ekarpen gehigarririk" esan nahi nuen, ez "ezer ekarpen gehigarririk",
noski...

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2025 abe. 9(a), ar. (16:29)):

> *Ordezkaritzatasun* horri ez diot "berez" gaizki irizten... baina ez
> dirudi ezer ekarpen gehigarririk egiten duenik *ordezkaritasun*en aldean,
> eta bai da, ordea, *ordezkaritasun *baino pittin bat kankailuagoa.
>
> Eskerrik asko egin duzun bilaketagatik, Ander.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) (
> ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es) erabiltzaileak (2025 abe. 9(a), ar.
> (13:26)):
>
>> Corpusetan azkar batean begiratuta, badirudi erabili izan dela bide hori:
>>
>>
>>
>> Egungo Testuen Corpusean badira emaitza batzuk:
>> https://www.ehu.eus/etc/?bila=ordezkaritasun
>>
>>
>>
>> Zuzenbide Corpusean ere badira; asko foru legeak dira (kasualitatea
>> ote?):
>> https://www.ehu.eus/ehg/cgi/zuzenbidea/bilatu.pl?o=1&k1=1&m1=lema&d2=1&h1=ordezkaritasun
>>
>>
>>
>> Euskararen Erreferentzia Corpusean, hiru emaitza:
>> https://eec.euskaltzaindia.eus/arakatzailea/kwic/%7B%22lemFor1%22%3A%22lema%22%2C%22non1%22%3A%22da%22%2C%22forma1%22%3A%22ordezkaritasun%22%2C%22ordena%22%3A%22docId%22%2C%22bilaketaMota%22%3A%22kwic%22%2C%22aurre%22%3A%220%22%7D
>>
>>
>>
>> Ordezkaritzatasun bat ere topatu dut Interneten (Argian, 1976an:
>> https://www.argia.eus/argia-astekaria/701/euskal-sindikalista-batekin-elkarrizketan
>> )
>>
>>
>>
>> “Mementuon, nolabaiteko ordezkaritzatasuna badugula esan dezakegu, gure
>> lanleku bakoitzetako batzarretan hautatuak izan bait ginen”
>>
>>
>>
>> Ander Irizar
>>
>>
>>
>> *De:* Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
>> *Enviado el:* martes, 9 de diciembre de 2025 11:10
>> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Asunto:* [itzul] "Representatividad"
>>
>>
>>
>> "Representatividad" emateko, behin baino gehiagotan ikusi izan dut
>> "ordezkagarritasun".
>>
>>
>>
>> Nire ustez, hori okerreko erabakia da.
>>
>>
>>
>> Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, *ordezkagarritasun =
>> ordezkagarria denaren nolakotasuna *(noski), eta *ordezkagarri = ordezka
>> daitekeena*.
>>
>>
>>
>> Berriro diot: *ordezkagarri = ordezka daitekeena*.
>>
>>
>>
>> Baina "representatividad" ez da hori.
>>
>>
>>
>> DRAEren arabera, *representatividad = cualidad de representativo*. Eta *representativo
>> = que sirve para representar algo*.
>>
>>
>>
>> Alegia: zerbaiten (erakunde baten, sindikatu baten...) *representatividad
>> *da erakunde horrek inor ordezkatzeko duen indar edo balioa.
>>
>>
>>
>> Egia da euskaraz -*garri *atzizkiarekin saltsa handi samarra daukagula,
>> batzuetan esanahi "aktiboz" erabiltzen delako (adibidez, *oroigarria *da
>> oroitarazten duena; *leungarria *da leuntzen duena) eta beste batzuetan
>> "pasiboz" (*jakingarria *da jakina izatea merezi duena; *gorrotagarria *da
>> gorrotatua izatea merezi duena).
>>
>>
>>
>> Nire proposamena, labur-labur: representatividad = ORDEZKARITASUNA.
>> Euskaraz, ikusten dugu guztiz posiblea dela substantibo bati -*tasun *atzizkia
>> jartzea: *naziotasun, lurraldetasun, gizontasun, zentzutasun*,
>>
>>
>>
>> Eta *ordezkari *substantiboari -*tasun *gehituz, nolakotasun neurgarri
>> bihurtzen dugu substantibo hori.
>>
>>
>>
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251209/12dfe284/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago