[itzul] "Representatividad"

Mikel musdeh a bildua gmail.com
Ost, Abe 17, 19:45:00, CET 2025


Kaixo,

"Lurraldetasun" aipatu duzu adibideetan, baina "lurraldeKOtasun" beharko 
luke, ordezkaritasun aldarrikatzen duzun ildo berean. Txillardegik 
abisua eman izan zuen noizbait, lurraldetasun "territoriedad" izango 
bailitzateke, ezen ez "territorialidad". Territorial-etik abiatuta, 
lurraldeko baldin bada: lurraldekotasun.


25/12/9 11:09(e)an, Xabier Aristegieta igorleak idatzi zuen:
> "Representatividad" emateko, behin baino gehiagotan ikusi izan dut 
> "ordezkagarritasun".
>
> Nire ustez, hori okerreko erabakia da.
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, /ordezkagarritasun = 
> ordezkagarria denaren nolakotasuna /(noski), eta /ordezkagarri = 
> ordezka daitekeena/.
>
> Berriro diot: /ordezkagarri = ordezka daitekeena/.
>
> Baina "representatividad" ez da hori.
>
> DRAEren arabera, /representatividad = cualidad de representativo/. Eta 
> /representativo = que sirve para representar algo/.
>
> Alegia: zerbaiten (erakunde baten, sindikatu baten...) 
> /representatividad /da erakunde horrek inor ordezkatzeko duen indar 
> edo balioa.
>
> Egia da euskaraz -/garri /atzizkiarekin saltsa handi samarra 
> daukagula, batzuetan esanahi "aktiboz" erabiltzen delako (adibidez, 
> /oroigarria /da oroitarazten duena; /leungarria /da leuntzen duena) 
> eta beste batzuetan "pasiboz" (/jakingarria /da jakina izatea merezi 
> duena; /gorrotagarria /da gorrotatua izatea merezi duena).
>
> Nire proposamena, labur-labur: representatividad = ORDEZKARITASUNA. 
> Euskaraz, ikusten dugu guztiz posiblea dela substantibo bati -/tasun 
> /atzizkia jartzea: /naziotasun, lurraldetasun, gizontasun, zentzutasun/,
>
> Eta /ordezkari /substantiboari -/tasun /gehituz, nolakotasun neurgarri 
> bihurtzen dugu substantibo hori.
>
>
> Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251217/7f2502b0/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago