[itzul] "Representatividad"
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Abe 18, 10:08:23, CET 2025
Kaixo, Mikel.
Nire argudioa da euskaraz posible dela substantiboari zuzen-zuzenean
eranstea -tasun atzizkia.
Jakina, argudioa induktiboki iritsia da. Hona adibide batzuk:
Adiskidetasun
Auzotasun
Erabakitasun
Gizontasun
Gurasotasun
Laguntasun
Naziotasun
Poztasun
Zentzutasun
Horren arabera, "lurraldetasun".
Horrez gain, argudio formal hutsa: "lurraldetasun" jasota dago
Euskaltzaindiaren Hiztegian.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Mikel (musdeh a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2025 abe. 17(a), az.
(19:45)):
> Kaixo,
>
> "Lurraldetasun" aipatu duzu adibideetan, baina "lurraldeKOtasun" beharko
> luke, ordezkaritasun aldarrikatzen duzun ildo berean. Txillardegik abisua
> eman izan zuen noizbait, lurraldetasun "territoriedad" izango bailitzateke,
> ezen ez "territorialidad". Territorial-etik abiatuta, lurraldeko baldin
> bada: lurraldekotasun.
>
>
> 25/12/9 11:09(e)an, Xabier Aristegieta igorleak idatzi zuen:
>
> "Representatividad" emateko, behin baino gehiagotan ikusi izan dut
> "ordezkagarritasun".
>
> Nire ustez, hori okerreko erabakia da.
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, *ordezkagarritasun = ordezkagarria
> denaren nolakotasuna *(noski), eta *ordezkagarri = ordezka daitekeena*.
>
> Berriro diot: *ordezkagarri = ordezka daitekeena*.
>
> Baina "representatividad" ez da hori.
>
> DRAEren arabera, *representatividad = cualidad de representativo*. Eta *representativo
> = que sirve para representar algo*.
>
> Alegia: zerbaiten (erakunde baten, sindikatu baten...) *representatividad
> *da erakunde horrek inor ordezkatzeko duen indar edo balioa.
>
> Egia da euskaraz -*garri *atzizkiarekin saltsa handi samarra daukagula,
> batzuetan esanahi "aktiboz" erabiltzen delako (adibidez, *oroigarria *da
> oroitarazten duena; *leungarria *da leuntzen duena) eta beste batzuetan
> "pasiboz" (*jakingarria *da jakina izatea merezi duena; *gorrotagarria *da
> gorrotatua izatea merezi duena).
>
> Nire proposamena, labur-labur: representatividad = ORDEZKARITASUNA.
> Euskaraz, ikusten dugu guztiz posiblea dela substantibo bati -*tasun *atzizkia
> jartzea: *naziotasun, lurraldetasun, gizontasun, zentzutasun*,
>
> Eta *ordezkari *substantiboari -*tasun *gehituz, nolakotasun neurgarri
> bihurtzen dugu substantibo hori.
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251218/5446f5aa/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago