[itzul] Riesgo-peligro
Friera, Iñaki
inaki.friera a bildua legebiltzarra.eus
Or, Ots 21, 13:12:55, CET 2025
Inpresioa dut artikulu zahar bat erabiltzen ari garela erreferentzia gisa eta artikuluan esandakoek ez dutela egun balio. Bi kontu:
Batetik, esango nuke egun Euskaltermek ez duela Maite Imazek egindako banaketa hura aplikatzen (riesgo = arrisku eta peligro = arriskubide) eta berdin ematen duela bata eta bestea:
Riesgo = arrisku
Peligro = arrisku
Eta, bestetik, Maitek bere artikuluan “peril” hitza ez erabiltzeko eman zuen arrazoia (“Gaztelaniatik euskararako hiztegietan begiratuz gero arrisku eta peril ageri zaizkigu beti; peril hitzak badu, hala ere, hitz zaharkituaren oharra Euskaltzaindiaren hiztegi batuan: peril iz. Zah. ‘arriskua’”) desagertu da, nahiz eta Euskaltzaindiak sinonimotzat jotzen dituen “arrisku” eta “peril” hitzak:
“peril
iz. Arriskua”
Ondo izan.
Iñaki
Hemendik: Isabel Etxeberria Ramírez [mailto:isabelet75 a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: 2025(e)ko otsailaren 21(a), ostirala 12:32
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Riesgo-peligro
Maite Imazek 31eskutik-en idatzitako hau? https://31eskutik.eus/2013/11/28/riesgopeligro-2/
Ondo izan,
Isabel
El vie, 21 feb 2025 a las 12:22, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (<itzuliz a bildua outlook.com<mailto:itzuliz a bildua outlook.com>>) escribió:
Kaixo.
Aspaldi ibili zen kontu hori hemen. Badakit bazegoela horri buruzko artikulu bat norbaitek idatzita, baina topatu ezinik nabil.
Badakizue non dagoen?
Mila esker, aurrez
Joxemari
(Euskaltermek "arrisku" darabil bietarako)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250221/b132d5a2/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago