[itzul] Txormioak = Maleolos?
Joxe Mari Berasategi
jxmbezu a bildua gmail.com
Lar, Urt 25, 13:46:42, CET 2025
Aupa, Bittor:
Orotarikoan begira dezakezu: "txormio v. txurmio".
Ondo izan,
Joxe Mari
Hau idatzi du Bitor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2025 urt.
25(a), lr. (12:41)):
> Egun on:
>
> Gure amak, Beunzan jatorria zuena, "txormio" hitza erabiltzen zuen. Hori
> erabiltzen zuenean, batez ere, orkatilaren alboei erreferentzia egiten zien
> eta hatzez erakutsi; beti pluralean "txormioetan" esaten zuen.. Orain ez
> nago ehuneko ehunean ziur horretaz, zeren, ez dut ohiko iturrietan
> aurkitzen. Ceferina Fontellas zendu zen 2015. urtean eta ez dakit nori
> galdetu. *Goian bego.*
>
> Norbaitek ezagutzen al du hitz hori eta bere esanahia?
>
> Bitor
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250125/e4614d13/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago