[itzul] Txormioak = Maleolos?

FERNANDO REY ESCALERA freyesca a bildua gmail.com
Lar, Urt 25, 12:48:36, CET 2025


Aupa, Bitor.
Bai, aditu dut hitz hori, ez gutxitan.
Txurmioa edo zurmioa aditu dut nik (gehiagotan txurmioa). Nafarroan oso
hitz zabaldua da, orkatila esatekoa.
Eta begiratu dut Orotarikoan eta Gipuzkoan ere erabiltzen omen da.
Ongi izan.
Fernando Rey

txurmio.
(G-bet, AN-gip-ulz; Lar; <ch-> Hb y H (G)), txurnio (G-to-bet-nav, AN-5vill
), txurnillo (G-to), zurmio (AN-gip-ulz), txormio (AN-ulz), zurmino (AN; Aq
 672), zurmilo (AN-5vill) Ref.: A (txurmio, txurnillo, zurmio, zurmino,
zurmillo); EI 71; Lh (xurmio); Iz Ulz (txurmíua) .



El sáb, 25 ene 2025 a las 12:41, Bitor Abarzuza (<bittorbe a bildua gmail.com>)
escribió:

> Egun on:
>
> Gure amak, Beunzan jatorria zuena, "txormio" hitza erabiltzen zuen. Hori
> erabiltzen zuenean, batez ere, orkatilaren alboei erreferentzia egiten zien
> eta hatzez erakutsi; beti pluralean "txormioetan" esaten zuen.. Orain ez
> nago ehuneko ehunean ziur horretaz, zeren, ez dut ohiko iturrietan
> aurkitzen. Ceferina Fontellas zendu zen 2015. urtean eta ez dakit nori
> galdetu. *Goian bego.*
>
> Norbaitek ezagutzen al du hitz hori eta bere esanahia?
>
> Bitor
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250125/55b8aff6/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago