[itzul] zalantza

Diego Martiartu onddobaltz45 a bildua gmail.com
As, Uzt 8, 15:42:31, CEST 2025


Ibon, Zaintzerri Zainzibarren sorburua izan da, hain zuzen ere.
Nire ustean, Cuidadanos hiztripu bat dela kontuan harturik, euskaraz
hiztripu horren pareko zerbait sortzea dugu, kasu honetan, erronka.
Bestela, ia beti gertatzen dena gertatzen da: urrutitik usaintzen da zein
den sorkuntzarako erabilitako hizkuntza eta zein menpekoa, subordinatua.
Hiztripu bat antzeratzeko, ahalik eta askeen jokatzea komeni, zaintzaren
kontzeptuak hortxe behar duela jakinik, noski.

Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2025
uzt. 8(a), ar., 13:43):

> Izan eeeeee….
> Oporraldian lan-kontuetan sartzeagatik. Ondo mereziya.
>
>
> larraitz iztueta , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com> erabiltzaileak hau
> idatzi du (2025 uzt. 8(a), ar. (13:12)):
>
>> Hitza Cuidadano da, ez Ciudadano
>>
>> En martes, 8 de julio de 2025, 12:44:42 CEST, Xabier Aristegieta <
>> allurritza a bildua gmail.com> escribió:
>>
>>
>> “Ciudadano” hitza ez da, nire ustez, “herritar”. “Ciudadano” hitza
>> termino bat da, esanahi konkretu bat duena. Ez da besterik gabe “Xkoa
>> izatea”.
>> Duela hamar bat urte idatzitako artikulu honetan, zeharbidez ukitu nuen
>> gai hau:
>> https://31eskutik.eus/2014/07/07/herri-hitzaren-lilura-hori/
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Ibon Plazaola Okariz <ibonplok a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du
>> (2025 uzt. 8(a), ar. (12:31)):
>>
>> Zure proposamenaren ildotik, Diego, ea hau zer iruditzen zaizuen:
>> Zaintzerri, zaintzerritar, zaintzerritartasun…
>>
>> Hau idatzi du Diego Martiartu (onddobaltz45 a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2025 uzt. 8(a), ar. (12:26)):
>>
>> Zainzibar leku-izen imajinariotik abiatuz: zainzibartarrak
>>
>> Josu Garate Golmayo <josugarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2025 uzt. 8(a), ar., 10:26):
>>
>> Egia. Barkatu. Gaizki irakurri dut.
>> Itxuraz zaintzarekin zerikusia duen proiektu bat da.
>>
>> Hau idatzi du larraitz iztueta , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
>> erabiltzaileak (2025 uzt. 8(a), ar. (09:56)):
>>
>> Eskerrik asko baina ez da Ciudadania, Cuidadania baizik
>>
>> En martes, 8 de julio de 2025, 08:24:59 CEST, Josu Garate Golmayo <
>> josugarate a bildua gmail.com> escribió:
>>
>>
>> Herritartasuna, herritarrak...
>> Testuinguruaren arabera
>>
>> Hau idatzi du larraitz iztueta , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
>> erabiltzaileak (2025 uzt. 8(a), ar. (07:36)):
>>
>> Egun on,
>>
>> Inoiz itzuli al duzue "Cuidadanía" hitza?
>>
>> Hezkuntza-komunitatean zaintzen ikuspegia sartzeaz ari da testua. Nola
>> jarri euskaraz?
>>
>> Eskerrik asko
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250708/0b304c6f/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago