[itzul] Ekimena: Euskara informaleko itzulpena - Hartu parte!
NORA ARANBERRI MONASTERIO
nora.aranberri a bildua ehu.eus
Ast, Uzt 10, 12:06:00, CEST 2025
Kaixo:
Duela aste batzuk txioen euskarazko itzulpenak ebaluatzeko lineako ekimen baten berri eman nizuen. Pozik esan dezaket jada lortu dugula beharrezko erantzunen erdia pasatxo. Oso albiste ona da hori, baina oraindik bidearen erdia dugu aurretik, eta zuen ekarpenak funtsezkoak dira helburua betetzeko.
Gogora ekartzeko: ekimenaren helburua da gaztelaniazko erreakzio-txioen euskarazko itzulpenak ebaluatzea. Parte hartzaileek itzulpen bat egokia den ala ez baloratzen dute, eta euren proposamena ere ematen dute.
Parte hartzeko, hementxe esteka: www.berbak.eus<http://www.berbak.eus>
Zinez eskertuko nizueke zuen parte-hartzea, eta baita mezu hau interesaturik egon daitezkeen euskaldunen artean zabaltzea ere.
Eskerrik asko aldez aurretik!
Ondo izan,
Nora
PD. Iruzkinik partekatu nahi izanez gero, idatzi zalantzarik gabe: nora.aranberri a bildua ehu.eus
---
Nora Aranberri
HiTZ Zentroa, Informatika Fakultatea
Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa, Letren Fakultatea
UPV/EHU
________________________________
From: NORA ARANBERRI MONASTERIO
Sent: Tuesday, June 24, 2025 9:59 AM
To: itzul a bildua postaria.com <itzul a bildua postaria.com>
Subject: Ekimena: Euskara informaleko itzulpena - Hartu parte!
Kaixo denoi:
Dakizuenez, noizean behin zuengana, eta euskal komunitatera orokorrean, jotzen dut HiTZ Zentroan (www.hitz.eus<http://www.hitz.eus>) itzulpenaren arloan darabilgun ikerketaren baten harira, laguntza eske. Euskarazko itzulpenaren gainean jarduteko, nor zerrenda honetako kideak baino hobe? Tira, aspaldi alamenik eman gabe, hementxe natorkizue, berriz ere.
Oraingo honetan, euskara informaleko itzulpenaren gaineko ekimen baten parte hartzera gonbidatu nahi zaituztet. Txioen mundura egin dugu salto, eta horien euskarazko itzulpenak baloratu. Beti bezala, hainbat eta hainbat boluntarioren lana biltzeko beharra dugu, ondorio txukunen bat aterako badugu, hortaz, animatu zeuek eta animatu ingurukoak ere! Parte hartzeko irizpide bakarra da gutxienez euskarazko C1 maila izatea.
Parte hartzeko, sartu hurrengo helbidera eta... ondo pasa!
www.berbak.eus<http://www.berbak.eus>
Mila esker aurretiaz zuen parte hartzeagatik. Emaitzak aztertuta, bueltatuko naiz ondorioekin.
Nora
PD. Iruzkinik partekatu nahi izanez gero, idatzi zalantzarik gabe: nora.aranberri a bildua ehu.eus
---
Nora Aranberri
HiTZ Zentroa, Informatika Fakultatea
Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa, Letren Fakultatea
UPV/EHU
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250710/ef4bb7dd/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago