[itzul] Accidental
Aitor Duņabeitia
katamixar a bildua gmail.com
Lar, Uzt 19, 17:21:13, CEST 2025
Arratsalde on:
Ba ote da inon zehazturik "secretaria/o accidental" zelan den euskaraz?
Udal bakan batzuek darabilten "halabeharrezko idazkari" formula egokia
delakoan nago, baina ez dut jasorik topatu inongo hiztegi edo terminologia
zerrendatan.
Beste hainbat udalek "behin-behineko idazkaria" darabilte, baina ez
deritzot egoki, behin-behinekok bestelako esangura duelakoan. Halere,
Elhuyar hiztegian gaztelaniaz "accidental" bilatuta, "behin-behineko
alkatea" adibidea dakar.
Beste batzuek "jarduneko idazkaria" darabilte; baina, parekatu litezke "en
funciones" eta "accidental" kontzeptuak?
Inork argi ditu kontuok edo badaki inon jasota/zehazturik dagoen?
Milesker
Aitor
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250719/a9624e1e/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago