[itzul] subitizar
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Eka 5, 13:13:58, CEST 2025
Kaixo!
"Bat-batekotasun" ez zait ideia ona iruditzen.
Lehenik eta behin, -tasun bukaera jarri diozulako. Eta *subitizar *aditzak
nahiz *subitización *substantiboak ekintza bat adierazten dute, ez
nolakotasun bat.
Bigarrenik, esanahi hain zehatzeko kontzeptua izanik (aitortzen dut sekula
santan ez neukala ikusia "subitizar" hori), bada, euskarazko "bat-bateko"
hain arrunt eta egunerokoarekin eraikitako edozein hitzek termino horren
superberezitasuna ezkutatzen duela iruditzen zait.
Nik *subitizatu/subitizazio* erabiliko nuke. Edo *supitizatu/supitizazio*,
euskaraz badugu-eta *supitu*.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Josu Garate Golmayo (josugarate a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2025 eka. 5(a), og. (12:41)):
> Kaixo,
>
> Haur Hezkuntzari buruzko testu batean, *subitizar*/*subitización* terminoa
> agertu zait.
> Multzo txiki batean zenbat elementu dauden berehala adieraztea esan nahi
> du, baina elementuak zenbatu gabe.
> Ez dut Interneten euskarazko ordainik aurkitu, eta momentuz,
> *bat-batekotasuna* erabiltzea bururatu zait.
> Ba al duzue ideia hoberik edo ba al dakizue nola eman izan den euskaraz?
>
> Aldez aurretik mila esker.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250605/8f7c4bac/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago