[itzul] subitizar

Lierni Garmendia liernigarmendia a bildua gmail.com
Ast, Eka 5, 15:10:40, CEST 2025


 Aupa, Josu!

Innovamaten "begi-kolpean zenbatu" eta "begi-kolpean zenbatzea" erabiltzen
ditugu euskaraz, bai Haur Hezkuntzan, baita Lehen Hezkuntzan ere.

"subitizar" ez dugu erabiltzen gaztelaniaz, teknikoegia iruditzen zaigulako
(ez dakit zeinbateraino den teknikoa esku artean daukazun testua); aldiz,
parafrasia egiten dugu: "contar de un vistazo".

Ingelesezko terminoa *subitising* da, eta, zenioen moduan, multzo bat ikusi
eta berehala zenbat elementuk osatzen duten hautematean datza, elementuak
banan-banan zenbatu gabe. Zenbaketa mota hori lantzeko ohiko ariketa bat
zera da, ikasleei hainbat elementuz osatutako multzo baten irudia
erakustea, eta pare bat segundoren ondoren irudia bistatik kentzea.

Ea honek laguntzen dizun!

Lierni :-)




El jue, 5 jun 2025 a las 15:07, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:

> Kaixo!
>
> "Bat-batekotasun" ez zait ideia ona iruditzen.
>
> Lehenik eta behin, -tasun bukaera jarri diozulako. Eta *subitizar *aditzak
> nahiz *subitización *substantiboak ekintza bat adierazten dute, ez
> nolakotasun bat.
>
> Bigarrenik, esanahi hain zehatzeko kontzeptua izanik (aitortzen dut sekula
> santan ez neukala ikusia "subitizar" hori), bada, euskarazko "bat-bateko"
> hain arrunt eta egunerokoarekin eraikitako edozein hitzek termino horren
> superberezitasuna ezkutatzen duela iruditzen zait.
>
> Nik *subitizatu/subitizazio* erabiliko nuke. Edo *supitizatu/supitizazio*,
> euskaraz badugu-eta *supitu*.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Josu Garate Golmayo (josugarate a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2025 eka. 5(a), og. (12:41)):
>
>> Kaixo,
>>
>> Haur Hezkuntzari buruzko testu batean, *subitizar*/*subitización* terminoa
>> agertu zait.
>> Multzo txiki batean zenbat elementu dauden berehala adieraztea esan nahi
>> du, baina elementuak zenbatu gabe.
>> Ez dut Interneten euskarazko ordainik aurkitu, eta momentuz,
>> *bat-batekotasuna* erabiltzea bururatu zait.
>> Ba al duzue ideia hoberik edo ba al dakizue nola eman izan den euskaraz?
>>
>> Aldez aurretik mila esker.
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250605/95be4491/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago