[itzul] subitizar

Alfontso Mujika Etxeberria mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com
Ast, Eka 5, 15:50:00, CEST 2025


en subitization, subitizing
de  Simultanerfassung/Subitizing
fr  subitisation
hu  szubitizáció
pl  subityzowanie
es subitización
ca  subitització

Euskaltzaindian, araugai oraindik argitaratu gabeko batean,
*subitizazio *erabili
da oin-ohar batean:

" XX. mendearen erdialdean E.L. Kaufman-ek frogatua. Hark sortua da
*subitizazio* terminoa: osagai-kopuru jakin bat ikusi eta supituan, zenbatu
gabe, zenbat osagai diren zehaztea "

El jue, 5 jun 2025 a las 15:07, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:

> Kaixo!
>
> "Bat-batekotasun" ez zait ideia ona iruditzen.
>
> Lehenik eta behin, -tasun bukaera jarri diozulako. Eta *subitizar *aditzak
> nahiz *subitización *substantiboak ekintza bat adierazten dute, ez
> nolakotasun bat.
>
> Bigarrenik, esanahi hain zehatzeko kontzeptua izanik (aitortzen dut sekula
> santan ez neukala ikusia "subitizar" hori), bada, euskarazko "bat-bateko"
> hain arrunt eta egunerokoarekin eraikitako edozein hitzek termino horren
> superberezitasuna ezkutatzen duela iruditzen zait.
>
> Nik *subitizatu/subitizazio* erabiliko nuke. Edo *supitizatu/supitizazio*,
> euskaraz badugu-eta *supitu*.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Josu Garate Golmayo (josugarate a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2025 eka. 5(a), og. (12:41)):
>
>> Kaixo,
>>
>> Haur Hezkuntzari buruzko testu batean, *subitizar*/*subitización* terminoa
>> agertu zait.
>> Multzo txiki batean zenbat elementu dauden berehala adieraztea esan nahi
>> du, baina elementuak zenbatu gabe.
>> Ez dut Interneten euskarazko ordainik aurkitu, eta momentuz,
>> *bat-batekotasuna* erabiltzea bururatu zait.
>> Ba al duzue ideia hoberik edo ba al dakizue nola eman izan den euskaraz?
>>
>> Aldez aurretik mila esker.
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250605/76d09c63/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago