[itzul] boluminoso
itzultzailea a bildua errenteria.eus
itzultzailea a bildua errenteria.eus
Or, Mar 7, 12:29:33, CET 2025
Hondakinez ari zarelakoan, ez baduzu "Tamaina handikoak" jarri nahi, nik "Hondakin handiak" erabiliko nuke
--- Olatz Erdozia
Itzultzailea
Udal Hizkuntza Politika - Errenteriako Udala Tel.: 943449613 - 1393
[ mailto:oerdozia a bildua errenteria.eus | oerdozia a bildua errenteria.eus ]
[ http://errenteria.eus/ | errenteria.eus ]
Igorlea: "Alfontso Mujika Etxeberria" <mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com>
Hartzailea: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Bidalita: 2025(e)ko Martxoak 7, Ostirala 11:24:31
Gaia: Re: [itzul] boluminoso
Euskaltzaindiaren Hiztegia n ez da boluminoso ageri.
Euskaltermen ere ez.
Gaztelania-euskara hiztegietan ere ez.
Euskal prentsan ere ez.
Corpusetan ikusten da ez dela erabiltzen eta ez dela erabili: Dabilena (0 agerraldi), Lexikoaren Behatokia (0 agerraldi), ETC (agerraldi bat); XX. mendeko corpus estatistikoa: (0 agerraldi); EPG (0 agerraldi).
Googlen ikusten da euskarazko erabilera hutsaren hurrengoa dela.
Hiztegi elebidunek beste ordain batzuk ematen dituzte.
Badirudi garbi dagoela euskaldunok hitz hori gabe moldatzen garela. Esango nuke hitz horren beharra edo ezinbestekotasuna inork aldezten badu haren aldeko argudio sendoak eman beharko lituzkeela; hori ez dugun bitartean, esango nuke ez dela egokia kartel batean jartzeko.
El vie, 7 mar 2025 a las 8:59, Ibarrako udala, Itzultzailea (<itzultzailea a bildua ibarra.eus>) escribió:
Egun on:
“Boluminoso” hitza onar daiteke kartel batean jartzeko ala “Tamaina handiko” jarri behako genuke?
Milesker.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250307/059f0d29/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago