[itzul] "Uni" dela eta.
FERNANDO REY ESCALERA
freyesca a bildua gmail.com
Or, Mar 14, 09:09:53, CET 2025
Ez daki zein den testuingurua, baina laburdura onartuz gero niri
ulergarriagoa egiten zait unian jarrita, ez unin.
Bestalde, lagunduko luke uni letra etzanean jartzeak?
Fernando
El vie, 14 mar 2025, 8:25, JOSU BARAMBONES ZUBIRIA <josu.barambones a bildua ehu.eus>
escribió:
> Egun on. Serie bat azpidazten ari naiz eta duda hau sortu zait.
> Pertsonaietako batek dio amak bere arima bikia unibertsitatean aurkitu
> zuela. Kontua da "unibertsitatean" idatziz gero, gehienezko
> karaktere-kopurua gainditzen dudala, eta "unibertsitatean" idatzi beharrean
> "unin" jartzea otu zait.
> Nik argi daukat "unin" onargarria izan daitekeela zenbait testuingurutan
> (esango nuke unibertsitateko ikasleek ahoz "uni" erabiltzen dutela
> gehienbat). Horregatik galdetu nahi nizueke ea zuentzat ere onargarria den
> azpidatzitako testu batean "unin" irakurtzea.
> Eskerrik asko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250314/23313a85/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago