[itzul] "Uni" dela eta.
FERNANDO REY ESCALERA
freyesca a bildua gmail.com
Or, Mar 14, 09:10:36, CET 2025
Ez dakit... jarri nahi nuen.
El vie, 14 mar 2025, 9:09, FERNANDO REY ESCALERA <freyesca a bildua gmail.com>
escribió:
> Ez daki zein den testuingurua, baina laburdura onartuz gero niri
> ulergarriagoa egiten zait unian jarrita, ez unin.
> Bestalde, lagunduko luke uni letra etzanean jartzeak?
> Fernando
>
> El vie, 14 mar 2025, 8:25, JOSU BARAMBONES ZUBIRIA <josu.barambones a bildua ehu.eus>
> escribió:
>
>> Egun on. Serie bat azpidazten ari naiz eta duda hau sortu zait.
>> Pertsonaietako batek dio amak bere arima bikia unibertsitatean aurkitu
>> zuela. Kontua da "unibertsitatean" idatziz gero, gehienezko
>> karaktere-kopurua gainditzen dudala, eta "unibertsitatean" idatzi beharrean
>> "unin" jartzea otu zait.
>> Nik argi daukat "unin" onargarria izan daitekeela zenbait testuingurutan
>> (esango nuke unibertsitateko ikasleek ahoz "uni" erabiltzen dutela
>> gehienbat). Horregatik galdetu nahi nizueke ea zuentzat ere onargarria den
>> azpidatzitako testu batean "unin" irakurtzea.
>> Eskerrik asko.
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250314/09058a95/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago