[itzul] Deslistado

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Mar 27, 10:48:22, CET 2025


Kontuan izan ezazu "zerrendatzea" ez dela elementu bat zerrenda batean
sartzea (hori "zerrendaRAtzea" litzateke), baizik eta elementu-multzo bat
zerrendan antolatzea.

Esaldi osoa eta testuingurua emango dizkiguzu, mesedez?

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2025 mar. 27(a), og. (09:31)):

> Kaixo itzulkideok, han-hemenka begiratu baina ez dut horren aztarnarik
> aurkitzen.
>
> Zerrendatzearen ("listado") kontrakoa da, zerbait edo norbait zerrendatik
> kentzea esan nahi du.
>
> 'Zerrendagabetze' izan daiteke?
>
> Neritzel
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250327/e9d1180a/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago