[itzul] Deslistado
neritzel etxeberria
neritzel.etxeberria a bildua yahoo.es
Ast, Mar 27, 11:48:45, CET 2025
Kaixo Xabier, nola ez, bada!
Hemen doa:
Banku-erakunde batek bere zerbitzu bat eskaintzean dio <<...dispone de un proceso de “listado” y “deslistado” de criptoactivos, para incluirlos en su oferta>>.
Hau da, kriptoaktiboak zerrenda batean sartzen eta zerrenda batetik kanporatzen ditu, fidagarritasunaren arabera.
Joxe Mariren ildotik, zerrendatze- eta deszerrendatze-prozesu bat litzateke.
Ondo izan.Xabier
En jueves, 27 de marzo de 2025, 10:49:11 CET, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> escribió:
Kontuan izan ezazu "zerrendatzea" ez dela elementu bat zerrenda batean sartzea (hori "zerrendaRAtzea" litzateke), baizik eta elementu-multzo bat zerrendan antolatzea.
Esaldi osoa eta testuingurua emango dizkiguzu, mesedez?
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2025 mar. 27(a), og. (09:31)):
Kaixo itzulkideok, han-hemenka begiratu baina ez dut horren aztarnarik aurkitzen.
Zerrendatzearen ("listado") kontrakoa da, zerbait edo norbait zerrendatik kentzea esan nahi du.
'Zerrendagabetze' izan daiteke?
Neritzel
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250327/e01daf50/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago