[itzul] gutxiak

Urtzi Urrutikoetxea urtziurrutikoetxea a bildua hotmail.com
Al, Maiatza 5, 15:55:18, CEST 2025


Kaixo,

Geroz eta gehiago entzuten dut "gutxiak", "los pocos"en kalko. Niri belarrian krak egiten dit, baina ez dakit azaltzen. Testu batean ere topatu dut. "Gehienak etxean geratu dira. Etorri diren gutxiak...".

Inork azaltzerik, a) zuzena den? eta b) nik uste bezala, ez bada zuzena, azalpena?

Mila esker,

Urtzi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250505/92bdbb96/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago