[itzul] Programa de Aprendizaje Mutuo
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Maiatza 5, 16:59:13, CEST 2025
Gakoa da "aprendizaje mutuo" kontzeptua euskaraz nola eman. Gaztelaniazko
izen-sintagma hori. Gaztelaniazko nominalizazio hori, alegia.
Euskaraz nominalizazioa anatema bihurtuta daukagu, eta nominalizazioa
ekiditeko modu bat bilatu nahi izan da aditz-izena erabiltzearen bidetik,
nahiz eta bide hori tranpaz eta irristagunez beteta egon eta nahiz eta
termino-zerrendak, funtsean, zer eta izen-zerrendak diren.
Esanahi aldetik, "elkarrengandik ikasteko programa"ren aurka ez daukat
ezer. Forma aldetik, ordea, bai, ez duelako izen-sintagmak adina
konbinagarritasunik. Izenak modua ematen du, adibidez, adjektibo bat
gehitzeko: "aprendizaje mutuo reforzado", esate baterako. Aditz-izena
traketsago moldatzen da: "indarturiko elkarrengandik ikastea"?
"Elkarrengandik ikaste indartua"?.
Nik "elkarrengandiko ikasketa(ra)ko programa" edo "elkarrekintzazko
ikasketa(ra)ko programa" erabiliko nuke ("aprendizaje mutuo" hori,
oinarrian, elkarrekintzaz baliatzen delakoan).
Batean nahiz bestean, kontzeptua, izena, argi eta sendo adierazia uzten da:
elkarrengandiko ikasketa, elkarrekintzazko ikasketa.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
erabiltzaileak (2025 mai. 5(a), al. (15:08)):
> Kaixo.
>
> Elkar ikasteko programa
> Elkarrekin ikasteko programa
> ...
>
> Halakoak ikusi ditut, baina iruditzen zait ez dela ez bata ez bestea.
>
> "Nik zuk dakizuna ikasteko eta zuk nik dakidana ikasteko" iruditzen zait.
>
> Nola emango zenukete?
>
> "Bakoitzak bestea dakiena ikasteko programa"?
>
> Mila esker., aurrez
>
> Joxemari
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250505/e766d1bb/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago