[itzul] gutxiak
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Maiatza 6, 10:20:24, CEST 2025
Egun on, Fernando.
Euskaltzaindiaren Hiztegiak ematen dituen adieretatik bosgarrena zen, ez
laugarrena: *utzi diguten gutxia, gutxi hartatik zerbait.*
5 iz. Kopuru txiki zehaztugabea. *Ikaskizun gutxi utzi digute aurrekoek,
eta utzi diguten gutxia ere aise zuzen dezakegu*. *Gutxi baduzu, eman ezazu
gutxi hartatik zerbait*.
Jakina, norbaitek "bakanak" edo "apurrak" nahi badu erabili, ez dut nik
ezer horren aurka. Baina "gutxi"-ren erabilera horren aurka ere ez. Eta,
dirudienez, Euskaltzaindiak ere ez.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du FERNANDO REY ESCALERA (freyesca a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2025 mai. 5(a), al. (21:46)):
> Nik, Xabier, zalantza pixka bat dut.
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak dakarren 4. adiera horretan, "gutxia"
> izenondoa da, hau da, urriaren edo eskasaren sinonimoa, eta ez dut uste
> "etorri diren gutxiak" esaldiaren parekoa denik.
>
> Orotariko Euskal Hiztegian, berriz, badator zuk esaten duzun adieran
> (gaizki ulertzen ez badut):
> (Pl.). Pocos.
> Anhitz direla deituak, baiña gutiak hautatuak. Ax 134 (V 88). Hortik
> heldu da haiñ gutiak baitdire perfekzioneko gradu gorara igaten direnak.
> He Gudu 79. Ea, ez, asko edo geienak bezala, ezbada gutxiak eta kontatuak
> bezala bizi bear det. Cb Eg III 133. Ni guti haukien nonbreko izan othe
> naiz? Brtc 167. Sartzerat menturatu ziren Portugesetarik gutiak ziren
> gibelerat itzuli. Ardoy SFran 249.
> v. tbn. Guti: ES 179. Ch IV 8, 2. Mih 129. Etcham 45. JE Bur 207.
>
> Ez dakit neurtzen horrek atea irekitzen ote dion erabilera horri.
> Ez dakit asko zabaltzen ari den edo erabilera naturala ote den inon, edo
> inoiz onartu beharko den. Niri, dela dela, bitxia egiten zait. Nire
> inguruan eta nire inguruko askoren euskaran ez dago halakorik.
> Horretarako, euskarak baditu bestelako bideak. "Etorri diren apurrak"
> esaten dut nik horretarako.
>
> Nolanahi ere, ez naiz ausartzen esatera gaizki ote dagoen edo adiera hori
> onartu edo bultzatu behar ote den.
> Ongi izan.
> Fernando Rey
>
>
> El lun, 5 may 2025 a las 20:57, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
>> Kaixo, Urtzi.
>>
>> Euskaltzaindiaren Hiztegiak gutxi-ri ematen dion laugarren adiera honako
>> hau da:
>>
>> 4 adj. Urria. *Jateko laburra eta lo gutxia*. *Zuen sineste gutxiagatik*.
>>
>> Horren argitan, nire ustez ez dago inolako oztoporik "etorri diren
>> gutxiak" esateko. Hain zuzen ere, "etorri diren zaharrak" esatea bezain
>> zilegi baita, hizkuntz zuzentasunaren ikuspegitik.
>>
>> Maila "filosofiko"ago batean, nik esango nizuke oro har oso poz txikia
>> ematen didala adierazpide bati euskararen ateak ixteak, non eta adierazpide
>> horrek ez duen adierazpide baliokide jator bat zanpatzen.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Hau idatzi du Urtzi Urrutikoetxea (urtziurrutikoetxea a bildua hotmail.com)
>> erabiltzaileak (2025 mai. 5(a), al. (15:55)):
>>
>>> Kaixo,
>>>
>>> Geroz eta gehiago entzuten dut "gutxiak", "los pocos"en kalko. Niri
>>> belarrian krak egiten dit, baina ez dakit azaltzen. Testu batean ere topatu
>>> dut. "Gehienak etxean geratu dira. Etorri diren gutxiak...".
>>>
>>> Inork azaltzerik, a) zuzena den? eta b) nik uste bezala, ez bada zuzena,
>>> azalpena?
>>>
>>> Mila esker,
>>>
>>> Urtzi
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250506/11a1d333/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago