[itzul] gutxiak

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Maiatza 6, 10:47:09, CEST 2025


Egun on, Urtzi:

Nik ez dakit "etorri diren gutxiak" espainolaren kalkoa ote den: "gutxi
etorri dira, eta etorri diren gutxiak oso gogogabetuta zeuden" esaldian,
adibidez, bigarren partea lehenengoaren jarraipen guztiz naturala iruditzen
zait.

Nolanahi dela ere, Euskaltzaindiaren Hiztegian jasota dator erabilera hori.

Eta Orotarikoan, mordo bat gehiago:

(Precedido de posesivo).
Bere guttitik ere behar zaiola bethi eman eskaleari. Barb Leg 139.


(Con art. u otro determinante, uso sust.). "(Lo) poco es mucho, gitxia asko
da " Lar. " Gitxixa, forma nominal del adv. gitxi. Gatz autuan, gitxixak
erremedixua dauka " Etxba Eib.
Larrak larritzen, gitxiak arbinzen. "Lo poco estrecha" . RS 260. Hondarra
guti da, eta guti hura ere gaixto. Ax 182 (V 123). Gutxiagaiti parkatu. Acto
427. Ea anima nerea, geiago, ta geiago ama ezazu: ez gutxiaz kontentatu, ez
nekatu, ez aspertu. Cb Eg III 136. Guti baduzu, guti hura gogo onez parti
zazu erromesarekin. Mih 85. Obe dezu zere gutxiarekin pakean eta garbiro
bizi. AA II 186. Ez nahiz elkharri barkhatu gutia, / galtzen baitute guzia.
Gy 235. Zeren gitxian leiala izan zeran, asko emango dizut. Lard 434. Eta
guti hori aski da gaitz ikharagarri hunetarik begiratzeko. Dv LEd 228. Gutxia
ar zatela. "Que agradezcan el pequeño obsequio" . Or Eus 139. Eta hari
bezala gure gutia aski zauku atseginez betetzeko. Zerb Azk 25. Larrak
gitxia ekarten dau. EZBB II 45. Ni deneri buruz zardun nagoela eta hoiek
orok nautela egin atera naizen gutia. Larre ArtzainE 120. Utzi diguten
gutxia ere aise zuzen eta hobe dezakeguna. MIH 173.
v. tbn. Ar GB 136. Guti: JE Ber 84.

Pentsatzen dut ados egongo zarela gauzak esateko modu ugariak egotea ez
dela problema. Hortik abiatuta, norberak aukera beza gehien gustatzen
zaiona.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Urtzi Urrutikoetxea (urtziurrutikoetxea a bildua hotmail.com)
erabiltzaileak (2025 mai. 6(a), ar. (07:37)):

> Eskerrik asko, Fernando, horixe azaldu nahi nuen nik ere: susmoa dut ez
> duela erabili natural handirik izan oraintsu arte. Baina espainolaren kalko
> gehiagorekin gertatu ohi denez, "etorri diren apurrak" (bakanak?) edo
> antzekoak baztertu, eta "gutxiak" orokortuko ote den.
>
> Antzera gertatzen zait "zerbait + adjektiboa"rekin (zerbait handia / ona /
> berezia). Sasoi batean behintzat "gauza berezi(ren) bat" esango nuke.
> Ingelesezko "something"-ek ere "thing" hori darama azkenean. Baina
> aspaldiko erabilera izan edo berriki orokortua, egun hortxe daukagu.
>
> Xabier, nik zure azken maila filosofiko horri helduko nioke: ia beti
> Ebrotik iparrera datoz, bazeuden adierazpideak zanpatzera ez badatoz
> zokoratzera behintzat bai. Halako batean, Bidasoaz iparrera ere irakurtzen
> diezu "bai ala bai" espainolez erabat moldatzen ez diren apurrei/bakanei
> ere.
>
> Mila esker biei,
>
> Urtzi
>
> ------------------------------
> *From:* FERNANDO REY ESCALERA <freyesca a bildua gmail.com>
> *Sent:* Monday, May 5, 2025 15:45
> *To:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Subject:* Re: [itzul] gutxiak
>
> Nik, Xabier, zalantza pixka bat dut.
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak dakarren 4. adiera horretan, "gutxia"
> izenondoa da, hau da, urriaren edo eskasaren sinonimoa, eta ez dut uste
> "etorri diren gutxiak" esaldiaren parekoa denik.
>
> Orotariko Euskal Hiztegian, berriz, badator zuk esaten duzun adieran
> (gaizki ulertzen ez badut):
>  (Pl.). Pocos.
>  *Anhitz direla deituak, baiña gutiak hautatuak*. Ax 134 (V 88). *Hortik
> heldu da haiñ gutiak baitdire perfekzioneko gradu gorara igaten direnak.*
> He *Gudu* 79. *Ea, ez, asko edo geienak bezala, ezbada gutxiak eta
> kontatuak bezala bizi bear det.* Cb *Eg* III 133. *Ni guti haukien
> nonbreko izan othe naiz?* Brtc 167. *Sartzerat menturatu ziren
> Portugesetarik gutiak ziren gibelerat itzuli. *Ardoy *SFran* 249.
> v. tbn. *Guti: *ES 179. Ch IV 8, 2. Mih 129. Etcham 45. JE *Bur* 207.
>
> Ez dakit neurtzen horrek atea irekitzen ote dion erabilera horri.
> Ez dakit asko zabaltzen ari den edo erabilera naturala ote den inon, edo
> inoiz onartu beharko den. Niri, dela dela, bitxia egiten zait. Nire
> inguruan eta nire inguruko askoren euskaran ez dago halakorik.
> Horretarako, euskarak baditu bestelako bideak. "Etorri diren apurrak"
> esaten dut nik horretarako.
>
> Nolanahi ere, ez naiz ausartzen esatera gaizki ote dagoen edo adiera hori
> onartu edo bultzatu behar ote den.
> Ongi izan.
> Fernando Rey
>
>
> El lun, 5 may 2025 a las 20:57, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
> Kaixo, Urtzi.
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak gutxi-ri ematen dion laugarren adiera honako
> hau da:
>
> 4 adj. Urria. *Jateko laburra eta lo gutxia*. *Zuen sineste gutxiagatik*.
>
> Horren argitan, nire ustez ez dago inolako oztoporik "etorri diren
> gutxiak" esateko. Hain zuzen ere, "etorri diren zaharrak" esatea bezain
> zilegi baita, hizkuntz zuzentasunaren ikuspegitik.
>
> Maila "filosofiko"ago batean, nik esango nizuke oro har oso poz txikia
> ematen didala adierazpide bati euskararen ateak ixteak, non eta adierazpide
> horrek ez duen adierazpide baliokide jator bat zanpatzen.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Urtzi Urrutikoetxea (urtziurrutikoetxea a bildua hotmail.com)
> erabiltzaileak (2025 mai. 5(a), al. (15:55)):
>
> Kaixo,
>
> Geroz eta gehiago entzuten dut "gutxiak", "los pocos"en kalko. Niri
> belarrian krak egiten dit, baina ez dakit azaltzen. Testu batean ere topatu
> dut. "Gehienak etxean geratu dira. Etorri diren gutxiak...".
>
> Inork azaltzerik, a) zuzena den? eta b) nik uste bezala, ez bada zuzena,
> azalpena?
>
> Mila esker,
>
> Urtzi
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250506/a16c02ec/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago