[itzul] Galdera zuzena ala zehargaldera ote?
Rezola Clemente, Martín
martin-rezola a bildua ivap.eus
Al, Maiatza 19, 14:18:16, CEST 2025
Nik bi aukera ikusten ditut. Bat AEKtik bota dutena:
Zelai Nikolasek hitza hartu du jarraian eta galdera batetik abiatu du ardatz honen aurkezpena: "Nola landu XXI. mendean euskal lurraldeen arteko lurraldetasuna, kontuan hartuta klima larrialdiaren erronka bertan dugula?".
Eta bigarrena honela:
Zelai Nikolasek hitza hartu du jarraian eta galdera batetik abiatu du ardatz honen aurkezpena: nola landu XXI. mendean euskal lurraldeen arteko lurraldetasuna, kontuan hartuta klima larrialdiaren erronka bertan dugula.
Bietan aditza jokatu gabe dago, eta horrek atea zabalik uzten du formalki bi moduetan interpretatzeko:
: “Nola landu behar da XXI. mendean euskal lurraldeen arteko lurraldetasuna, kontuan hartuta klima larrialdiaren erronka bertan dugula?”.
: nola landu behar den XXI. mendean euskal lurraldeen arteko lurraldetasuna, kontuan hartuta klima larrialdiaren erronka bertan dugula.
Bien arteko formula hibridoa (galdera-marka gabe), jakina, gaizki legoke:
: nola landu behar da XXI. mendean euskal lurraldeen arteko lurraldetasuna, kontuan hartuta klima larrialdiaren erronka bertan dugula ***
Idazpuruetan ere gertatzen da.
[cid:image002.png a bildua 01DBC8C8.42E17D90]
Martin Rezola Clemente
Itzultzailea
945017655
http://www.ivap.euskadi.eus<http://www.ivap.euskadi.eus/>
mailto: martin-rezola a bildua ivap.eus<mailto:martin-rezola a bildua ivap.eus>
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
From: Euskaratu Zerbitzua , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, May 19, 2025 12:47 PM
To: itzul a bildua postaria.com
Cc: Euskaratu Zerbitzua <euskaratu a bildua aek.eus>
Subject: Re: [itzul] Galdera zuzena ala zehargaldera ote?
Kaixo:
Nik honela idatziko nuke, kontuan hartuta haren galdera hitzez hitz jarri duzuela bi puntuen ostean:
Zelai Nikolasek hitza hartu du jarraian eta galdera batetik abiatu du ardatz honen aurkezpena: "Nola landu XXI. mendean euskal lurraldeen arteko lurraldetasuna, kontuan hartuta klima larrialdiaren erronka bertan dugula?".
25/5/19 12:26(e)an, Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala igorleak idatzi zuen:
Egun on, itzulkideok:
"Eztabaidatxoa" sortu zaigu beheko esaldi horren inguruan: bi puntuen ostean datorren galdera zuzenekoa ala zeharkakoa da (eta, ondorioz, galdera-marka ez dago egoki)?
Zelai Nikolasek hitza hartu du jarraian eta galdera batetik abiatu du ardatz honen aurkezpena: nola landu XXI. mendean euskal lurraldeen arteko lurraldetasuna, kontuan hartuta klima larrialdiaren erronka bertan dugula?
Argitzen lagunduko diguzuelakoan, eskerrik asko aldez aurretik.
Nuria
--
[cid:image001.png a bildua 01DBC8C5.E809F200]
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250519/c30a70b6/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 35832 bytes
Azalpena: image001.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250519/c30a70b6/attachment-0002.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.png
Mota: image/png
Tamaina: 390167 bytes
Azalpena: image002.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250519/c30a70b6/attachment-0003.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago