[itzul] "Despopulazioa"
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Aza 18, 13:12:50, CET 2025
Azkenaldi honetan, behin baino gehiagotan ari naiz hori ikusten,
gaztelaniazko "despoblación" emateko erabilia.
Itsuki erabilia, nire ustez. Izan ere,
Gaztelaniazko *población*ek bi esanahi ditu:
a) Biztanleria. Euskarazko *populazio*k horixe esan nahi du ikus
Euskaltzaindiaren Hiztegia).
b) Populatze-prozesua. Adibidez, *la población de estas llanuras tuvo lugar
en dos fases bien diferenciadas*. Eta hain zuzen ere adiera honen kontrako
prozesua da *despoblación. *
Baina, gaur den egunean behintzat, euskarazko *populazio*k
"biztanle-multzo" bakarrik esan nahi du. Horregatik, *despopulazio =
"desbiztanleria"???*
Nire ustez, *despopulatze* edo *despopulaketa* erabili beharko lirateke,
populatze-prozesuaren kontrako (*kontrako*, ezen ez *aurkako*) prozesua
adierazten baitute.
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251118/0e8d20e2/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago