[itzul] BILERA IREKIA adimen artifizialari buruz, URRIAK 17 (17:00)
EIZIE Elkartea
eizie a bildua eizie.eus
Al, Urr 6, 10:41:21, CEST 2025
Adimen artifiziala eta itzulpengintza
Gogoeta saioa - 2025eko urriak 17
Adimen Artifizialaren inguruko kontuak iristen zaizkigu EIZIEra handik eta hemendik: beste elkarte eta foro batzuetan sortzen diren eztabaidak, hartu diren erabakiak eta posizionamenduak, adierazpenetarako atxikimendu-eskeak, formakuntza-proposamenak... Eta elkartean nahiko galduta gabiltza (guztiok bezala, bestalde). Horregatik, gaiaren inguruan gogoeta egiten hasteko baliabideren bat abiaraztea pentsatu dugu.
Hala, bilera ireki bat egitea erabaki dugu, gaian interesa izan dezakeen edonorentzat. Bilera horretan, parte-hartzaileek konpartituko dute zer aukera, erronka, aldaketa, arrisku, kezka ikusten duten ekar dezakeela edo ekartzen ari dela dagoeneko AA itzulpengintzari eta interpretazioari lotuta. Eta ateratakoaren arabera, beharra ikusiz gero, etorkizunerako pausoren bat pentsa genezake: dela trebakuntzari begira, dela itzultzaileen eta interpreteen lan-baldintzak babesteko neurri-proposamenen bat, edo sor litekeena.
Elkarrekin pentsatzen hastea da asmoa, eta informazioa eta ezagutza trukatzea. Bileran esaten dugunaren berri jaso eta barne txosten bat prestatuko dugu.
Gaia nola edo hala ezagutzen duten edo horretaz gogoeta egiten hasi diren pertsona batzuk gonbidatu ditugu parte hartzera, eta zeuk edo zeure ingurukoren batek parte hartu nahiko balu, zabalik ditu ateak.
NOIZ: 2025eko urriaren 17an | 17:00 - 19:00.
NON: Donostian, EIZIEren egoitzan (Zemoria, 25)
Etortzekoa bazara, eman izena hemen <https://forms.gle/yurDkJsALvUkVrwf6>, urriaren 13a baino lehen.
Mila esker,
-----
EIZIE
eizie a bildua eizie.eus <mailto:eizie a bildua eizie.eus>
943 277 111
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251006/bb99ca79/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: PastedGraphic-2.tiff
Mota: image/tiff
Tamaina: 11294 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251006/bb99ca79/attachment-0001.tiff>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago