[itzul] «Haur- eta gazte-literatura itzultzen» ikastaroa
EIZIE Mila
mila a bildua eizie.eus
Ost, Urr 8, 11:33:07, CEST 2025
Helburuak: Munduko kulturak jabetu zirelarik haurtzaroa eta gaztaroa bizitzako beste aldietatik bereizten direla eta haurrek eta gazteek berezko beharrizanak dituztela, haientzako literatura sortu zen, haur- eta gazte-literatura (HGL). Haren bidez, adierazpide bat eta mundu-ikuskera bat zabaltzen zaie, baina, horretaz gain, HGLa hizkuntza da, kultura, eta, oroz gain, literatura. Hori kontuan hartuta eta, gainera, jakinik euskal HGLan argitalpen kopuru osoaren bi heren inguru dela itzulpena, esan daiteke HGLa itzultzea ez dela nolanahiko erantzukizuna.
Bi egunetan banatutako ikastaro edo lantegi honetan biei erreparatuko diegu, haur-literaturari (eta bertan ohikoak izan daitezkeen fenomenoei: irudiaren eta testuaren arteko loturari, errimei eta hitz-jolasei) eta gazte-literaturari (eta honen barruan, batez ere, gazte-hizkerari).
Irakaslea: Naroa Zubillaga
Non eta noiz: Donostian (Euskaltzaindian), 2025eko urriaren 28an eta 29an
Iraupena: 6 ordu
Ordutegia: 16:30 – 19:30
Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2025/haur-eta-gazte-literatura-itzultzen-ikastaroa-2025>.
EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20251008/557339de/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago