[itzul] Zalantza: 7/24rekin

Urtzi Urrutikoetxea urtziurrutikoetxea a bildua hotmail.com
As, Ira 2, 03:53:22, CEST 2025


Jatorriz ingelesez "twenty-four seven" esanda, "twenty-four hours a day, seven days a week" laburtzen da, koma edo pausa batekin lotuta: "egunean 24 orduz, astean zazpi egunez" (beti zabalik, alegia). Euskaraz ere "hogeita lau zazpi" itzultzeko ez dut aparteko arazorik ikusten.

________________________________
From: neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Sunday, August 31, 2025 16:44
To: itzul a bildua postaria.com <itzul a bildua postaria.com>
Cc: neritzel etxeberria <neritzel.etxeberria a bildua yahoo.es>
Subject: [itzul] Zalantza: 7/24rekin

Kaixo, ez dakit lehendik kontu hau azaldua den hemen.

Gaztelaniazko sustapen komertzialetan gero eta gehiago ari da zabaltzen "24/7" adiera (asteko zazpi egunetako 24 orduetan zabalik dela adierazteko).

Zalantza dut horren inguruan: bere horretan utzi ala "7/24" itzuli, euskal adieraren hurrenkeraren arabera?

Zer diozue?

Neritzel
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250902/9acd6e5f/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago