[itzul] «Hizkera ez sexista euskara-gaztelania itzulpenean: maskulino generikoa ekiditeko teknikak» ikastaroa
EIZIE Mila
mila a bildua eizie.eus
As, Ira 9, 13:04:06, CEST 2025
Helburuak: Ezagutzen dugu genero gramatikalaren garrantzia, ikasi dugu genero diskriminazioa gure testuetan identifikatzen eta, orain, itzultzaile bezala, lan zailena egokitzen zaigu. Badakigu gure itzulpenak genero diskriminazioa murrizteko tresna ezinbestekoak direla, baina nola lortu dezakegu hori?, zer tresna dauzkagu? Ikastaro honetan, euskara-gaztelania norabidean itzuliko dugu, arreta genero gramatikalaren itzulpen konplexuan jarriz, betiere maskulino generikoa ekiditeko asmoarekin.
Irakaslea: Nora Acosta
Non eta noiz: Donostian (Euskaltzaindian), 2025eko urriaren 1ean eta 2an
Iraupena: 6 ordu
Ordutegia: 16:30 – 19:30
Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2025/hizkera-ez-sexista-euskara-gaztelania-itzulpenean-maskulino-generikoa-ekiditeko-teknikak-ikastaroa-2025>.
EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250909/90a8cfca/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago