[itzul] Intervención quirúrgica

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Abu 6, 13:12:13, CEST 2026


Kaixo, lagunok.

Goiko sintagma hori EUSKALTERMek honela ematen du, 4. ponderazio-markarekin:

[image: image.png]

Bestetik, Euskaltzaindiaren Hiztegiak honela definitzen du "ebakuntza":

[image: image.png]


Hori horrela, eta oraintxe bertan suertatu zaidanez sintagma hori euskaratu
behar izatea, zalantza sortu zait ea euskaraz ez ote den erredundantea
"ebakuntza" substantiboari "kirurgiko" adjektiboa gehitzea.

Alegia: ebakuntza bat ez al da, gaur egun behintzat, beti "kirurgikoa"?

Inork argi gehiagorik ematerik balu, eskertuko nioke.

Ondo izan!

Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260806/93d44515/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 6344 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260806/93d44515/attachment-0002.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 19969 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260806/93d44515/attachment-0003.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago