[itzul] inplementatu
Teo Etxeberria
mezulariya a bildua gmail.com
Lar, Abu 8, 10:32:25, CEST 2026
Neure buruari galdetzen diot 'plantan ezarri', 'plantan eman', 'abian
jarri' esapideek zer dute txarrik Euskaltzaindiarentzat, halako kaka onartu
behar izateko?
Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2026
abu. 8, lr. 02:11):
> Kaixo!
>
> Gauzatxo bat besterik ez, esatera noanaren berri ez duen edonori zuzendua:
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegian jasota agertzen da *inplementatu* aditza.
>
> [image: image.png]
>
> Beraz, problemarik gabe erabil daiteke.
>
> Izan ere, zuzentzen ari naizen esaldi honetan...:
>
> *Los departamentos competentes en materia de (...) del Gobierno de Navarra
> implementarán en todos los niveles educativos proyectos en los que se
> reflejarán las garantías de los derechos humanos, (...)*
>
> ...ikusi dut *proiektu batzuk ezarriko dituzte* ipini duela itzultzaileak.
>
> Nahiko lauso eta hankamotz iruditzen zait *ezarri* hori erabiltzea. Eta
> orain –ez dakit noiztik– eskueran daukagu *inplementatu*.
>
> Tira, hori besterik ez; ondo izan.
>
>
> Xabier Aristegieta
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260808/b2853c6d/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 12444 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260808/b2853c6d/attachment.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago