[itzul] inplementatu
Teo Etxeberria
mezulariya a bildua gmail.com
Lar, Abu 8, 10:35:23, CEST 2026
Barkatu:
Neure buruari galdetzen diot 'plantan ezarri', 'plantan eman', 'abian
jarri' esapideek zer duten txarrik Euskaltzaindiarentzat, halako kaka
onartu behar izateko.
Teo Etxeberria <mezulariya a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2026 abu.
8, lr. 10:32):
> Neure buruari galdetzen diot 'plantan ezarri', 'plantan eman', 'abian
> jarri' esapideek zer dute txarrik Euskaltzaindiarentzat, halako kaka onartu
> behar izateko?
>
> Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2026
> abu. 8, lr. 02:11):
>
>> Kaixo!
>>
>> Gauzatxo bat besterik ez, esatera noanaren berri ez duen edonori zuzendua:
>>
>> Euskaltzaindiaren Hiztegian jasota agertzen da *inplementatu* aditza.
>>
>> [image: image.png]
>>
>> Beraz, problemarik gabe erabil daiteke.
>>
>> Izan ere, zuzentzen ari naizen esaldi honetan...:
>>
>> *Los departamentos competentes en materia de (...) del Gobierno de
>> Navarra implementarán en todos los niveles educativos proyectos en los que
>> se reflejarán las garantías de los derechos humanos, (...)*
>>
>> ...ikusi dut *proiektu batzuk ezarriko dituzte* ipini duela
>> itzultzaileak.
>>
>> Nahiko lauso eta hankamotz iruditzen zait *ezarri* hori erabiltzea. Eta
>> orain –ez dakit noiztik– eskueran daukagu *inplementatu*.
>>
>> Tira, hori besterik ez; ondo izan.
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260808/3bee7724/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image.png
Mota: image/png
Tamaina: 12444 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260808/3bee7724/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago