[itzul] Esleipendun vs adjudikaziodun
Eguiluz Fernandez, Veronica
vegiluz a bildua ivap.eus
Ast, Mar 26, 12:15:43, CET 2026
Kaixo,
Euskalterm:
[cid:image001.png a bildua 01DCBD1A.435A6830]
[cid:image002.png a bildua 01DCBD1A.435A6830]
Elhuyar:
[cid:image003.png a bildua 01DCBD1A.435A6830]
Hemendik: Ales Bengoetxea , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com>
Bidaltze-data: 2026(e)ko martxoaren 26(a), osteguna 11:56
Hona: itzul a bildua postaria.com
Cc: Ales Bengoetxea <Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus>
Gaia: [itzul] Esleipendun vs adjudikaziodun
Egun on:
Udal langile batek kontsulta egin digu "esleipendun" hitzaren egokitasunari buruz. Ongi dioenez, Euskaltzaindiaren Hiztegian ez dago jasota "esleipendun" hitza, bai ordea, "adjudikaziodun". Langileak zalantza egiten du ez ote duen non edo non horri buruzko zerbait irakurri, "esleipendun" hitza ez dela egokia, eta horren ordez "adjudikaziodun" hitza erabili behar dela.
Peskizan hasita, datu hauek aurkitu ditut:
- Euskalterm-en bereizketa terminologiko bat egiten da: adjudicación = adjudikazio; asignación = esleipen; adjudicatario/a = adjudikaziodun
- Lexikoaren behatokian, "esleipendun" eta "adjudikaziodun", biak agertzen dira. EHAAtik, NAOtik eta BOEtik ateratako adibideetan "esleipendun" da nagusi. Deustuko Unibertsitateko eta oraingo euskaltzainburuak idatzitako testuetan, berriz, "adjudikaziodun"-en aldeko hautua egiten da. Egia da "adjudikaziodun" hitza agertzen den kasuak, batez ere oinordetzari eta familia zuzenbideari dagozkiola.
- Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen euskal bertsioan, "adjudikaziodun" hitza 74 aldiz agertzen da; "esleipendun" hitza, behin ere ez. "Esleipen" hitza, bai, 4 aldiz agertzen da, eta 4etan "adjudicación" hitzaren ordezko da. Testuak berak dio itzulpen horrek ez duela balio juridikorik.
- 2022an argitaratutako UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen Hiztegi Juridikoan, "esleipen" (= adjudicación, asignación), "esleitzaile" (= adjudicador), eta "esleitu" (= adjudicar) hitzak agertzen dira. "Adjudikazio" hitzaren eta haren eratorrien arrastorik ez.
- Google-ri galdetuta, emaitza hauek ateratzen dira: "esleipenduna" hitzak 412.000 emaitza inguru; "adjudikazioduna"-k, 7.790 emaitza inguru.
Zuetako norbaitek informazio argigarria gehitu dezake? Administrazio Publikoarentzat lan egiten duzuenok nola jokatzen duzue?
Mila esker aldez aurretik.
Ales Bengoetxea
Hizkuntza normalizatzailea
[cid:image004.jpg a bildua 01DCBD1A.435A6830][cid:image005.jpg a bildua 01DCBD1A.435A6830]
943483759
ales_bengoetxea a bildua donostia.eus<mailto:ales_bengoetxea a bildua donostia.eus> - www.donostia.eus <https://ddec1-0-en-ctp.trendmicro.com:443/wis/clicktime/v1/query?url=https%3a%2f%2fwww.donostia.eus&umid=1c501de2-4150-4ebc-990f-fe498b87eee8&rct=1774522573&auth=b269be260cc00360d7fccb200fa9e97f1da275f4-d6c9bcfb52692d36a497b6763dfa409b74943138>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260326/29a4a536/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 29473 bytes
Azalpena: image001.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260326/29a4a536/attachment-0003.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.png
Mota: image/png
Tamaina: 41986 bytes
Azalpena: image002.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260326/29a4a536/attachment-0004.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.png
Mota: image/png
Tamaina: 16239 bytes
Azalpena: image003.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260326/29a4a536/attachment-0005.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 38741 bytes
Azalpena: image004.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260326/29a4a536/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image005.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: image005.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260326/29a4a536/attachment-0003.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago