[itzul] BIZIA vs. BIZITZA
bittorhidalgo1 a bildua gmail.com
bittorhidalgo1 a bildua gmail.com
Ast, Ira 10, 15:39:58, CEST 2026
Baina "beranduago - berantago" bikoteak bai izan du eta du tradizioan eta hizketan ‘geroago’ adiera, ez? OEHek ala dio, ez?, BERANDUAGO, BERANTAGO v(ide) GEROAGO dioenean, adibide pilaz (BERANDUAGO, BERANTAGO (S, R-uzt; Dv, A). Ref.: Lrq; Iz R 394. Después, más tarde, posteriormente. "Plus tard" Dv y Lrq. "Más tarde" A. "Berantágo, más tarde" Iz R 394. v. GEROAGO.: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu&definizioak=0&query=berandu&mota=sarrera> &task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu&definizioak=0&query=berandu&mota=sarrera):
BERANDUAGO, BERANTAGO (S, R-uzt; Dv, A). Ref.: Lrq; Iz R 394.
Después, más tarde, posteriormente. "Plus tard" Dv y Lrq. "Más tarde" A. "Berantágo, más tarde" Iz R 394. v. GEROAGO.
Franko bezütian ezi sortzepenaren legarrak dirade dütügün min güziak ta herioa zorren pakazalia, batzütan lehenago, berzetan berantago. Egiat 239. Esperánza kunplibedi, / ez espéra berantágo. LE Kop 213. Badira gazte guraso onen umeak, ondo aziak, doktrina ederki dakitenak zortzigarren urterako, oek komulgatu bear dute. Beste batzuek dira beranduago ere doktrina ez dakitenak. Mg CC 214. Eta sartzen dana goizago edo beranduago loitua geratuko da. AA III 567. Etxia urrinago daukeenak, urteten dabee, oidanez, leenago plazati. Urraago daukeenak, berandubago. fB Olg 72. Idortzekotzat, lore bethean ebaki nahi du, eta ez berantago. Dv Lab 96. Berantago Jainkoak manatu zion Abrahami har zezala Isaak. Jnn SBi 6. Berantago hamabigerren mentian Besta horren zelebratzen hasi ziren Angleterran, Franzian, Españan eta Italietan. Ip Hil 17. Txili, ori beranduago; ez esan ori orain. A BeinB 60. Edo ez bagra eltan xuntatra, berantago oilten dazkad al dokedan obekienaz. Mdg 142. Lehenikan Orriagako abadea izana zen [...]. Berantago Erromarat joan zen, eta han ere kargu haundienak ukan zituen. Zub 46. Ortan nagonean, gogo dutena ekarriazi nai dut, eta olako berela datorkit, beste olako berantago, gordagu izkutuagotik letozen gisan. Or Aitork 253. Berantago Frankua zen / herri orotan hedatzen. Casve SGrazi 128. Beranduago erdietsi zuen [gizonak], nekazaritza eta abelzaintza sortu ondoren batez ere, lanbide bereziak hautatzeko astia. MIH 285.
(Con término de comparación explícito, o con cuantificador). " 30 segundo beranduago (V-m, G-azp), berantago (BN-arb), 30 segundo geroago (V-arr-m)" Gte Erd 279s.
Apirillaren ogei ta bosta bañan berandubago. Sor Bar 70. Zortzi egun berantago [...] urkhatu zuten. Elsb Fram 79. Billaldira besteak baño beranduago eldu zan atsotxu batek. Ag Kr 134. Ordulauren beranduago eldu izan bazan Bermeoko txalupea, danak ittoko zirean. Echta Jos 92. Hanitzez berantago egina izan omen du aitzinalde hura, dena ere ez garaitikoari eman zen molde beretan. JE Ber 22. Burdinori-aldia berriz bosteun urtez beranduago asi eta milla urtean iraun zuan. JMB ELG 63. Esaiozu, datorren ostegunean, toki ontantxe bertan, illun-aurrean, itxogingo diodala; baña ez dedilla etorri iñolaz ere zortzirak baño beranduago. TAg Uzt 254. Egun batzuek beranduago, berak eziñ antz eman zion nolatan ill ez zan. JAIraz Bizia 58. Beren hizkuntzan dute Irlandarrek kultura hori mintzerazi nahi ukan, Europako erresuma erran delako "argituek" asko berantago segitu behar zuten bide bat horrela erakusten zutelarik. Mde Pr 226. Handik askoz, askoz beranduago, laztantze hori amaitu zuenean. Mde HaurB 73. Andik eta ordu batzuetara beranduago, Kosepantoñineko txalupetxean ba-zan autua ta berbotsa baiño etzana. Erkiag Arran 29. Andre karraxiak eta tranbearen frenu negarrak geroxiago etorri ziran; askoz beranduago ez, bañan geroxeago. Ugalde Iltz 53. Urthe asko beranduago "aspaldia" gogoratzen digunean. Osk Kurl 81. Behar zen hil hura baino hogoita-hamalau urte berantago, 1586 urtean. Ardoy SFran 57. Frantses baino hogoita hamalau urte berantago. Ib. 148. Besteak baino beranduago heldua nintzan armadarat. Larre ArtzainE 275. Ba ote zen, ordea, orduan eta puska bat beranduago, frankista ez zen Diputaziorik? MEIG I 255. Oihenartek, berriz, ehunka urtez beranduago Arana Goirik egin zuen gisan, bere legeak sartu nahi ditu. MEIG IV 118.
(Con zenbat eta o en construcción equivalente).
Berandurik berandura baño konfesetan eztanari, guztiz astun, eta garratz egiten jaka konfesetia, eta zenbat eta berandubago, ainbat eta astunago. Astar II 222. Xara berantago eta aphalago helduko da. Dv Lab 370. Zenbait kristauk zerua bezala; hara joan nahi, baina zenbat eta beranduago, hobe. MIH 363.
Más tarde (de lo habitual, de lo debido, de lo convenido, etc.).
Jaiki bortz orenetan, non edo osasun eskasak, edo arduran baino berantago etzan izanak, edo bertze zenbait arrazoin onek eztuen pixka bat berant-arazten. Dh 48. Segurago da hori, bainan arbola gibelatzen da; berantago heltzen da gero. Dv Lab 380. Eguzkiak kemen gutxiago idukitzeaz gañera, bere irteera beranduago eta sarrera goizago egiten zituen. Arr GB 61. Biurtu zan bere etxera, bearbada zerbait beranduago beste egunetan baño. Itz Azald 90. Iñoiz baño beranduago jagi zan egun atan. Ag Kr 201. Afalondoa luzatzen dute / oi dan baiño berantago. Or Eus 94. Ba, beranduago apaldu bearra ere egokitzen duk makiña bat aldiz. Etxde JJ 6. Gabian amarrak edo amaikak aldera, sarritan beranduago ere bai. Ib. 88. Goiz-aldean bestetan baño beranduago argitu. Anab Poli 60. Aurrez-aurre bildu giñanean, bearnetarrak ordu erdi batez beranduago zetozela bota zien. Anab Aprika 82. Beti, esandako orduan ez dira etorten, naikoa beranduago baiño. Etxabu Kontu 33.
(Todavía) más tarde.
Beránt áski dá, ta ez útzi / ez nazála berantágo, / ezi ez iltzeas iltzen nágo. LE Kop 214. Nagusia berandu jaikitzen zan, / beranduago morroia. Urruz Urz 36. Ai amalau legua! Zuk dituzu kulpak. Ez gera beñere alleatuko, burnizko bidian ez jartzeko seta orrekin. --Bai; lepo ezurra austeko eta berandubago alleatzeko. Sor AuOst 73. Amaika bidar gau beranduan uritik bota zituen nekazariak asi oi ziran Lokatzan, beranduago, enbidoka ta ordagoka. Ag G 324.
BERANDUAGOKO.
Posterior, más tardío.
Zein hizkuntzatan agertu dira gure antzinako eta beranduagoko balentriak zabaldu zituzten irakurgaiak. MEIG IV 125. Iruñean, Iruñeko eta abar, baita Iruñea ere, beraz, askozaz beranduagokoak dira. MEIG VII 114.
BERANDUAGORA, BERANTAGORA (H).
"Au plus tard" H.
Ikasi bear da ipui onekin ebakitzen auziak mugonez, beranduagora larga gabe. VMg 5.
Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak <http://www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak>
==================================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Buztintxulo 72, behea
20015 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoa: 655728290
posta-e (hobea): bittorhidalgo1 a bildua gmail.com <mailto:bittorhidalgo1 a bildua gmail.com>
posta-e (zahartua): bittorhidalgo a bildua euskalnet.net <javascript:_e(%7b%7d,%20'cvml',%20'bittorhidalgo a bildua euskalnet.net');>
==================================
Hemendik: Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea) <pello.agirre.sarasola a bildua navarra.es>
Bidaltze-data: 2026(e)ko irailaren 10(a), osteguna 09:29
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA
Egun on, Mikel:
Ai ene! “Beranduago” eta “geroago” genituen hizpide. “Berandu” hitzak tradizioan ez du inoiz ‘gero’ adiera izan (OEH); hizketan ere ez du, noski, esanahi hori hartzen.
Ondo-ondo izan,
Pello Agirre Sarasola
De: Mikel <musdeh a bildua gmail.com <mailto:musdeh a bildua gmail.com> >
Enviado el: miércoles, 9 de septiembre de 2026 21:02
Para: itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA
Gabon, jende ona:
Zein urtetan dokumentatu diren bata eta bestea (hizketan zenbatetan erabili behar izaten ditugun bata eta bestea) alde batera utzirik, neronek duda eginen nuke Axularrek bere Gero liburuari inoiz ere Berandu izenburua paratuko ote zion... (nahiz eta liburuan berandu ibiltzearen gaitzaz ari den).
Bizia eta bizitza; ez al da gorpu eta gorputza, sasi eta sasitza, herio eta heriotza bikoteen parekoa, esate baterako? Nire pertzepzioan, -tza gabekoak kontzeptualagoak dira, eta -tzadunak, kontzeptua gauzatuta. Horrela, azal daiteke zergatik etxebizitza (eta ez etxebizia), eta bizitza solairuz solairuko bizitoki gisa.
Barka atrebentzia!
Ongi izan
Mikel
26/9/9 13:22(e)an, Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea) igorleak idatzi zuen:
Egun on guztioi!
Fernandok proposatu duen haritik tira egin nahi nuke. Ukaezina da “beranduago” morfologikoki “berandu”ren indargarria dela, baina semantikoki askotan ez da hala. Orotariko Euskal Hiztegian begiratuta, ikusi dut ‘beranduago/berantago = geroago’ erabat nagusi dela tradizioan. Egiategiren testu batean (1785) dokumentatu dute lehen aldiz, eta gero euskalki eta hizkera ia guztietako adibideak agertzen dira testuetan; hango eta hemengo hiztegietan ere jaso dute (Duvoisin, Larrasquet, Azkue). Gainera, erabat errotuta dago: “goizago edo beranduago”, “lehenago edo beranduago”, “20 segundo beranduago iritsi zen”, “egun batzuk beranduago, berak ezin antz eman zion nolatan hil ez zan”… (OEHko adibideak).
“(Todavía) más tarde”, aldiz, oso-oso gutxitan dokumentatu dute OEHkoek: bakarrik lau adibide aurkitu dituzte corpusean; eta hiztegigileek ez dute jaso. Elkanoko Lizarragaren testu batean aurkitu dute estreinakoz (1797-1813). Beraz, bi adierak garai berean atzeman dituzte lehen aldiz.
Esango nuke nik gehien ezagutzen dudan euskaran (Goierrikoan) (ia) erabatekoa dela “beranduago = geroago” parekotasuna. Adibidez, “Joxe hamabitan etorri (d)a, eta Mikel be(r)andugo”. Horrekin ez dugu esan nahi Joxe berandu etorri denik; Mikel geroago etorri dela, besterik ez.
Fernandoren azalpenak balio izan dit hausnartzeko, eta konturatzeko hitzen morfologia (jatorria) eta semantika ez direla beti elkarren eskutik ibiltzen. Eskerrik asko, beraz.
Ondo izan!
Pello Agirre Sarasola
De: FERNANDO REY ESCALERA <mailto:freyesca a bildua gmail.com> <freyesca a bildua gmail.com>
Enviado el: miércoles, 9 de septiembre de 2026 11:18
Para: ItzuL <mailto:itzul a bildua postaria.com> <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA
Egun on, Xabier.
Ni ere zure uste berekoa nintzen, baina badira urte batzuk erreparatu niola zuk diozun horri, alegia, bi esanahiak onartzen zaizkiela bi hitzei.
Hori hala izanik ere, nik bereizketa hori egiten jarraitzen dut, iruditzen baitzait nire hurbileko hizkeretan aski modu naturalean egiten dela bereizketa hori. Hiztegigintzan, jakina, dena jaso beharra dago. Ez du horrek esan nahi, ordea, joerak eta tradizioak ez dutenik beren garrantzia.
Beste adibide bat jarriko dizut. Nire hurbileko euskaretan, oso ongi bereizten genituen "beranduago" eta "geroago". "Anaia 7etan hasten da lanean, eta ni geroago" (eta ez beranduago, anaia ez baita berandu sartzen). Segur aski, kalko hori (yo más tarde, más después) sartuz joan da toki askotan, eta gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegiak onartu egiten du "beranduago" geroago esateko. Hiztegia aintzat hartuta, ez da "orain" kalko desegokitzat hartzen. Laburbilduz, zuzenketa-lanean segur aski ez naiz ausartuko "beranduago" zuzentzera, baina nahiago diot eutsi beste formari, eta bultzatu eginen nuke, bultzatzen dut, iradokizun gisara behinik behin.
Ongi izan.
Fernando
El mié, 9 sept 2026 a las 10:58, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com <mailto:allurritza a bildua gmail.com> >) escribió:
Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean: bizia egitate biologikoa litzateke (ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? galderaren zentzuan, alegia), eta bizitza, ordea, norbaiten edo zerbaiten bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia.
Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik, Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu egiten dizkiela bai biziri bai bizitzari.
Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain nengoen-eta nire ustean ziur.
Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren nolabaiteko kontzientziarik.
Eskerrik asko, eta egun ona pasa.
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260910/d5b396ca/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260910/d5b396ca/attachment-0003.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260910/d5b396ca/attachment-0004.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260910/d5b396ca/attachment-0005.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago