[itzul] BIZIA vs. BIZITZA
Alfontso Mujika Etxeberria
mujikaetxeberriaa a bildua gmail.com
Or, Ira 11, 15:29:39, CEST 2026
Bai, hala da. Eta gauza bera dio *Euskara Batuaren Eskuliburua*k ere:
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1715&task=bilaketa&lang=eu&id=296&highlight=beranduago
*berandu(ago) ≠ gero(ago)*
*Berandu* eta *gero* bi gauza dira: *berandu*k atzerapena adierazten du,
*goiz* eta *sasoiz* hitzen kontrakoa (Jon berandu heldu da); *gero*k ‘beste
zerbaiten ondoren’ adierazten du (ez du inolako zerikusirik
puntualitatearekin edo garaiz ibiltzearekin; segida kronologiko hutsa
adierazten du): ‘*lehenengo*..., *gero*..., *geroago*’ da sekuentzia (Zu
iritsi zara lehenengo, eta ni gero).
Gauzak ez dira hain zorrotz hartzekoak, ordea, *beranduago* eta *geroago*
direnean, *beranduago* izatea *geroago* izatea ere bada eta. *Orotariko
Euskal Hiztegi*aren arabera, *beranduago*k bi adierak ditu. Batetik,
atzerapenarena (*beranduago*rena, alegia): Berandu afaltzen du beti,
hamaikak aldera; sarritan beranduago ere bai. Eguzkiak kemen gutxiago
edukitzeaz gainera, bere irteera beranduago eta sarrera goizago egiten
zituen. Bestetik, segidarena (*geroago*rena, alegia): Sartzen dena goizago
edo beranduago lohitua geratuko da. Berantago Jainkoak manatu zion Abrahami
har zezala Isaak. Ba ote zen, ordea, orduan eta puska bat beranduago,
frankista ez zen Diputaziorik? *[EH
<https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu>]*
El jue, 10 sept 2026 a las 16:32, <bittorhidalgo1 a bildua gmail.com> escribió:
> Baina "beranduago - berantago" bikoteak bai izan du eta du tradizioan eta
> hizketan ‘geroago’ adiera, ez? OEHek ala dio, ez?, BERANDUAGO, BERANTAGO
> v(ide) GEROAGO dioenean, adibide pilaz (BERANDUAGO, BERANTAGO (S, R-uzt;
> Dv, A). Ref.: Lrq; Iz R 394. Después, más tarde, posteriormente. "Plus
> tard" Dv y Lrq. "Más tarde" A. "Berantágo, más tarde" Iz R 394. v.
> GEROAGO.:
> https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu&definizioak=0&query=berandu&mota=sarrera
> ):
>
> BERANDUAGO, BERANTAGO (S, R-uzt; Dv, A). Ref.: Lrq; Iz R 394.
> Después, más tarde, posteriormente. "Plus tard" Dv y Lrq. "Más tarde" A.
> "Berantágo, más tarde" Iz R 394. v. GEROAGO.
> Franko bezütian ezi sortzepenaren legarrak dirade dütügün min güziak ta
> herioa zorren pakazalia, batzütan lehenago, berzetan berantago. Egiat 239.
> Esperánza kunplibedi, / ez espéra berantágo. LE Kop 213. Badira gazte
> guraso onen umeak, ondo aziak, doktrina ederki dakitenak zortzigarren
> urterako, oek komulgatu bear dute. Beste batzuek dira beranduago ere
> doktrina ez dakitenak. Mg CC 214. Eta sartzen dana goizago edo beranduago
> loitua geratuko da. AA III 567. Etxia urrinago daukeenak, urteten dabee,
> oidanez, leenago plazati. Urraago daukeenak, berandubago. fB Olg 72.
> Idortzekotzat, lore bethean ebaki nahi du, eta ez berantago. Dv Lab 96.
> Berantago Jainkoak manatu zion Abrahami har zezala Isaak. Jnn SBi 6.
> Berantago hamabigerren mentian Besta horren zelebratzen hasi ziren
> Angleterran, Franzian, Españan eta Italietan. Ip Hil 17. Txili, ori
> beranduago; ez esan ori orain. A BeinB 60. Edo ez bagra eltan xuntatra,
> berantago oilten dazkad al dokedan obekienaz. Mdg 142. Lehenikan Orriagako
> abadea izana zen [...]. Berantago Erromarat joan zen, eta han ere kargu
> haundienak ukan zituen. Zub 46. Ortan nagonean, gogo dutena ekarriazi nai
> dut, eta olako berela datorkit, beste olako berantago, gordagu izkutuagotik
> letozen gisan. Or Aitork 253. Berantago Frankua zen / herri orotan
> hedatzen. Casve SGrazi 128. Beranduago erdietsi zuen [gizonak], nekazaritza
> eta abelzaintza sortu ondoren batez ere, lanbide bereziak hautatzeko astia.
> MIH 285.
>
> (Con término de comparación explícito, o con cuantificador). " 30 segundo
> beranduago (V-m, G-azp), berantago (BN-arb), 30 segundo geroago (V-arr-m)"
> Gte Erd 279s.
> Apirillaren ogei ta bosta bañan berandubago. Sor Bar 70. Zortzi egun
> berantago [...] urkhatu zuten. Elsb Fram 79. Billaldira besteak baño
> beranduago eldu zan atsotxu batek. Ag Kr 134. Ordulauren beranduago eldu
> izan bazan Bermeoko txalupea, danak ittoko zirean. Echta Jos 92. Hanitzez
> berantago egina izan omen du aitzinalde hura, dena ere ez garaitikoari eman
> zen molde beretan. JE Ber 22. Burdinori-aldia berriz bosteun urtez
> beranduago asi eta milla urtean iraun zuan. JMB ELG 63. Esaiozu, datorren
> ostegunean, toki ontantxe bertan, illun-aurrean, itxogingo diodala; baña ez
> dedilla etorri iñolaz ere zortzirak baño beranduago. TAg Uzt 254. Egun
> batzuek beranduago, berak eziñ antz eman zion nolatan ill ez zan. JAIraz
> Bizia 58. Beren hizkuntzan dute Irlandarrek kultura hori mintzerazi nahi
> ukan, Europako erresuma erran delako "argituek" asko berantago segitu behar
> zuten bide bat horrela erakusten zutelarik. Mde Pr 226. Handik askoz, askoz
> beranduago, laztantze hori amaitu zuenean. Mde HaurB 73. Andik eta ordu
> batzuetara beranduago, Kosepantoñineko txalupetxean ba-zan autua ta
> berbotsa baiño etzana. Erkiag Arran 29. Andre karraxiak eta tranbearen
> frenu negarrak geroxiago etorri ziran; askoz beranduago ez, bañan
> geroxeago. Ugalde Iltz 53. Urthe asko beranduago "aspaldia" gogoratzen
> digunean. Osk Kurl 81. Behar zen hil hura baino hogoita-hamalau urte
> berantago, 1586 urtean. Ardoy SFran 57. Frantses baino hogoita hamalau urte
> berantago. Ib. 148. Besteak baino beranduago heldua nintzan armadarat.
> Larre ArtzainE 275. Ba ote zen, ordea, orduan eta puska bat beranduago,
> frankista ez zen Diputaziorik? MEIG I 255. Oihenartek, berriz, ehunka urtez
> beranduago Arana Goirik egin zuen gisan, bere legeak sartu nahi ditu. MEIG
> IV 118.
>
> (Con zenbat eta o en construcción equivalente).
> Berandurik berandura baño konfesetan eztanari, guztiz astun, eta garratz
> egiten jaka konfesetia, eta zenbat eta berandubago, ainbat eta astunago.
> Astar II 222. Xara berantago eta aphalago helduko da. Dv Lab 370. Zenbait
> kristauk zerua bezala; hara joan nahi, baina zenbat eta beranduago, hobe.
> MIH 363.
>
> Más tarde (de lo habitual, de lo debido, de lo convenido, etc.).
> Jaiki bortz orenetan, non edo osasun eskasak, edo arduran baino berantago
> etzan izanak, edo bertze zenbait arrazoin onek eztuen pixka bat
> berant-arazten. Dh 48. Segurago da hori, bainan arbola gibelatzen da;
> berantago heltzen da gero. Dv Lab 380. Eguzkiak kemen gutxiago idukitzeaz
> gañera, bere irteera beranduago eta sarrera goizago egiten zituen. Arr GB
> 61. Biurtu zan bere etxera, bearbada zerbait beranduago beste egunetan
> baño. Itz Azald 90. Iñoiz baño beranduago jagi zan egun atan. Ag Kr 201.
> Afalondoa luzatzen dute / oi dan baiño berantago. Or Eus 94. Ba, beranduago
> apaldu bearra ere egokitzen duk makiña bat aldiz. Etxde JJ 6. Gabian
> amarrak edo amaikak aldera, sarritan beranduago ere bai. Ib. 88.
> Goiz-aldean bestetan baño beranduago argitu. Anab Poli 60. Aurrez-aurre
> bildu giñanean, bearnetarrak ordu erdi batez beranduago zetozela bota zien.
> Anab Aprika 82. Beti, esandako orduan ez dira etorten, naikoa beranduago
> baiño. Etxabu Kontu 33.
>
> (Todavía) más tarde.
> Beránt áski dá, ta ez útzi / ez nazála berantágo, / ezi ez iltzeas iltzen
> nágo. LE Kop 214. Nagusia berandu jaikitzen zan, / beranduago morroia.
> Urruz Urz 36. Ai amalau legua! Zuk dituzu kulpak. Ez gera beñere alleatuko,
> burnizko bidian ez jartzeko seta orrekin. --Bai; lepo ezurra austeko eta
> berandubago alleatzeko. Sor AuOst 73. Amaika bidar gau beranduan uritik
> bota zituen nekazariak asi oi ziran Lokatzan, beranduago, enbidoka ta
> ordagoka. Ag G 324.
>
> BERANDUAGOKO.
> Posterior, más tardío.
> Zein hizkuntzatan agertu dira gure antzinako eta beranduagoko balentriak
> zabaldu zituzten irakurgaiak. MEIG IV 125. Iruñean, Iruñeko eta abar, baita
> Iruñea ere, beraz, askozaz beranduagokoak dira. MEIG VII 114.
>
> BERANDUAGORA, BERANTAGORA (H).
> "Au plus tard" H.
> Ikasi bear da ipui onekin ebakitzen auziak mugonez, beranduagora larga
> gabe. VMg 5.
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> Ikurraz eta *Euskaldun Bihotzekoak* kanpainaren inguruan,
> ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
> ==================================
> Bittor Hidalgo Eizagirre
> Buztintxulo 72
> <https://www.google.com/maps/search/Buztintxulo+72?entry=gmail&source=g>,
> behea
> 20015 Donostia (Gipuzkoa)
> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
> Tfnoa: 655728290
> posta-e (hobea): bittorhidalgo1 a bildua gmail.com
> posta-e (zahartua): bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> ==================================
>
>
>
>
>
> *Hemendik:* Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea) <
> pello.agirre.sarasola a bildua navarra.es>
> *Bidaltze-data:* 2026(e)ko irailaren 10(a), osteguna 09:29
> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA
>
>
>
> Egun on, Mikel:
>
>
>
> Ai ene! “Beranduago” eta “geroago” genituen hizpide. “Berandu” hitzak
> tradizioan ez du inoiz ‘gero’ adiera izan (OEH); hizketan ere ez du, noski,
> esanahi hori hartzen.
>
>
>
> Ondo-ondo izan,
>
> Pello Agirre Sarasola
>
>
>
> *De:* Mikel <musdeh a bildua gmail.com>
> *Enviado el:* miércoles, 9 de septiembre de 2026 21:02
> *Para:* itzul a bildua postaria.com
> *Asunto:* Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA
>
>
>
> Gabon, jende ona:
>
> Zein urtetan dokumentatu diren bata eta bestea (hizketan zenbatetan
> erabili behar izaten ditugun bata eta bestea) alde batera utzirik, neronek
> duda eginen nuke Axularrek bere Gero liburuari inoiz ere Berandu izenburua
> paratuko ote zion... (nahiz eta liburuan berandu ibiltzearen gaitzaz ari
> den).
>
> Bizia eta bizitza; ez al da gorpu eta gorputza, sasi eta sasitza, herio
> eta heriotza bikoteen parekoa, esate baterako? Nire pertzepzioan, -tza
> gabekoak kontzeptualagoak dira, eta -tzadunak, kontzeptua gauzatuta.
> Horrela, azal daiteke zergatik etxebizitza (eta ez etxebizia), eta bizitza
> solairuz solairuko bizitoki gisa.
>
> Barka atrebentzia!
>
> Ongi izan
>
> Mikel
>
> 26/9/9 13:22(e)an, Agirre Sarasola, Pello (Euskarabidea) igorleak idatzi
> zuen:
>
>
>
> Egun on guztioi!
>
>
>
> Fernandok proposatu duen haritik tira egin nahi nuke. Ukaezina da
> “beranduago” morfologikoki “berandu”ren indargarria dela, baina semantikoki
> askotan ez da hala. Orotariko Euskal Hiztegian begiratuta, ikusi dut
> ‘beranduago/berantago = geroago’ erabat nagusi dela tradizioan. Egiategiren
> testu batean (1785) dokumentatu dute lehen aldiz, eta gero euskalki eta
> hizkera ia guztietako adibideak agertzen dira testuetan; hango eta hemengo
> hiztegietan ere jaso dute (Duvoisin, Larrasquet, Azkue). Gainera, erabat
> errotuta dago: “goizago edo beranduago”, “lehenago edo beranduago”, “20
> segundo beranduago iritsi zen”, “egun batzuk beranduago, berak ezin antz
> eman zion nolatan hil ez zan”… (OEHko adibideak).
>
>
>
> “(Todavía) más tarde”, aldiz, oso-oso gutxitan dokumentatu dute OEHkoek:
> bakarrik lau adibide aurkitu dituzte corpusean; eta hiztegigileek ez dute
> jaso. Elkanoko Lizarragaren testu batean aurkitu dute estreinakoz
> (1797-1813). Beraz, bi adierak garai berean atzeman dituzte lehen aldiz.
>
>
>
> Esango nuke nik gehien ezagutzen dudan euskaran (Goierrikoan) (ia)
> erabatekoa dela “beranduago = geroago” parekotasuna. Adibidez, “Joxe
> hamabitan etorri (d)a, eta Mikel be(r)andugo”. Horrekin ez dugu esan nahi
> Joxe berandu etorri denik; Mikel geroago etorri dela, besterik ez.
>
>
>
> Fernandoren azalpenak balio izan dit hausnartzeko, eta konturatzeko hitzen
> morfologia (jatorria) eta semantika ez direla beti elkarren eskutik
> ibiltzen. Eskerrik asko, beraz.
>
>
>
> Ondo izan!
>
> Pello Agirre Sarasola
>
>
>
>
>
> *De:* FERNANDO REY ESCALERA <freyesca a bildua gmail.com> <freyesca a bildua gmail.com>
> *Enviado el:* miércoles, 9 de septiembre de 2026 11:18
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com> <itzul a bildua postaria.com>
> *Asunto:* Re: [itzul] BIZIA vs. BIZITZA
>
>
>
> Egun on, Xabier.
>
> Ni ere zure uste berekoa nintzen, baina badira urte batzuk erreparatu
> niola zuk diozun horri, alegia, bi esanahiak onartzen zaizkiela bi hitzei.
>
> Hori hala izanik ere, nik bereizketa hori egiten jarraitzen dut, iruditzen
> baitzait nire hurbileko hizkeretan aski modu naturalean egiten dela
> bereizketa hori. Hiztegigintzan, jakina, dena jaso beharra dago. Ez du
> horrek esan nahi, ordea, joerak eta tradizioak ez dutenik beren garrantzia.
>
> Beste adibide bat jarriko dizut. Nire hurbileko euskaretan, oso ongi
> bereizten genituen "beranduago" eta "geroago". "Anaia 7etan hasten da
> lanean, eta ni geroago" (eta ez beranduago, anaia ez baita berandu
> sartzen). Segur aski, kalko hori (yo más tarde, más después) sartuz joan da
> toki askotan, eta gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegiak onartu egiten du
> "beranduago" geroago esateko. Hiztegia aintzat hartuta, ez da "orain" kalko
> desegokitzat hartzen. Laburbilduz, zuzenketa-lanean segur aski ez naiz
> ausartuko "beranduago" zuzentzera, baina nahiago diot eutsi beste formari,
> eta bultzatu eginen nuke, bultzatzen dut, iradokizun gisara behinik behin.
>
> Ongi izan.
>
> Fernando
>
>
>
>
>
> El mié, 9 sept 2026 a las 10:58, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
> Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean: *bizia* egitate
> biologikoa litzateke (*ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? *galderaren
> zentzuan, alegia), eta *bizitza*, ordea, norbaiten edo zerbaiten
> bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia.
>
> Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik,
> Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu
> egiten dizkiela bai *bizi*ri bai *bizitza*ri.
>
> Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain
> nengoen-eta nire ustean ziur.
>
> Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi
> nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren
> nolabaiteko kontzientziarik.
>
> Eskerrik asko, eta egun ona pasa.
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260911/34c00ac9/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260911/34c00ac9/attachment-0003.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260911/34c00ac9/attachment-0004.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260911/34c00ac9/attachment-0005.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago