[itzul] BIZIA vs. BIZITZA

Beatrice ARDOIN traditzul1 a bildua gmail.com
Ost, Ira 9, 17:14:17, CEST 2026


Arratsalde on, nire ustez 2 hitzak berdinak dira. Ipar Euskal Herrian
"bizia" erabiltzen da, aldiz "bizitza" ez.

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2026 ira. 9(a), az. (10:58)):

> Betidanik pentsatu izan dut bazegoela aldea bi hitz horien artean: *bizia* egitate
> biologikoa litzateke (*ba al dago bizirik beste planeta batzuetan? *galderaren
> zentzuan, alegia), eta *bizitza*, ordea, norbaiten edo zerbaiten
> bizialdia; hots, biografia batek berezkoa duen edukia.
>
> Alabaina, gaur bulegoan horri buruzko desadostasuna piztu zaigularik,
> Euskaltzaindiaren Hiztegira jo eta ikusi berri dut bi esanahi horiek onartu
> egiten dizkiela bai *bizi*ri bai *bizitza*ri.
>
> Eta aitortzen dizuet harridura handia eragin didala horrek, hain
> nengoen-eta nire ustean ziur.
>
> Horregatik, eta nire okerraren oinarria argitu nahian, galdetu nahi
> nizueke ea zuek ere ez al zeneukaten bereizketa semantiko horren
> nolabaiteko kontzientziarik.
>
> Eskerrik asko, eta egun ona pasa.
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>

-- 





*Bea ARDOINItzulpenak - Traductions - TraduccionesEuskara - Français -
Español+33(0)607102291*
*bea a bildua ezi.eus <bea a bildua ezi.eus>*

*traditzul1 a bildua gmail.com <traditzul1 a bildua gmail.com>*

*www.ezi.eus <http://www.ezi.eus/>*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260909/bf017014/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago