[itzul] 'Azpititulazioaren hastapenak' ikastaroa, Donostia
EIZIE Elkartea
eizie a bildua eizie.eus
Al, Ira 14, 10:14:51, CEST 2026
Helburua: Ikus-entzunezkoen azpidazketak baditu bere mamia eta berezitasunak: ahozkotasuna dela, pantaila eta denbora direla... Lantegi honek azpidazten hasteko oinarrizko jakintzak partekatzea du helburu. Film bat abiapuntu hartuta, forma eta edukiaren arteko elkarreraginaz jabetuko gara, eta, hizkuntzaren bereizgarrietatik hasita, azpitituluen srt. artxibo bat eratzerainoko bidea egingo dugu. Amaitzeko, audio-deskribapenari eta pertsona gorrentzako azpitituluei ere egingo diegu leku.
Irakaslea: Esti Unanue Etxeberria
Non eta noiz: Donostian, 2026ko urriaren 5ean eta 7an
Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara
Izena emateko epea: 2026ko irailaren 14tik 23ra
Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2026/azpititulazioaren-hastapenak-ikastaroa-2026>.
EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260914/3d4fc7ac/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago