[itzul] 'Azpititulazioaren hastapenak' ikastaroa, Donostia

Miren Agurtzane Mallona Legarreta agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Al, Ira 14, 10:19:21, CEST 2026


Egun on, Mila!

Zein gai interesgarria! Bilbon ere emateko asmoa duzue? Hala bada, ikasteko
prest egongo nintzateke.

Mila esker bulegoan eta ikastaroak antolatzen egiten duzuen lanagatik!

Agurtzane

Hau idatzi du EIZIE Elkartea , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2026 ira. 14(a), al. (10:15)):

> *Helburua: *Ikus-entzunezkoen azpidazketak baditu bere mamia eta
> berezitasunak: ahozkotasuna dela, pantaila eta denbora direla... Lantegi
> honek azpidazten hasteko oinarrizko jakintzak partekatzea du helburu. Film
> bat abiapuntu hartuta, forma eta edukiaren arteko elkarreraginaz jabetuko
> gara, eta, hizkuntzaren bereizgarrietatik hasita, azpitituluen srt. artxibo
> bat eratzerainoko bidea egingo dugu. Amaitzeko, audio-deskribapenari eta
> pertsona gorrentzako azpitituluei ere egingo diegu leku.
>
> *Irakaslea: *Esti Unanue Etxeberria
>
> *Non *eta* noiz: *Donostian, 2026ko urriaren 5ean eta 7an
>
> *Ordutegia: *16:00etatik 19:00etara
>
> *Izena emateko epea:* 2026ko irailaren 14tik 23ra
> Informazio gehiago eta izen ematea, *hemen
> <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2026/azpititulazioaren-hastapenak-ikastaroa-2026>.*
>
> EIZIE
>


-- 
*Agurtzane Mallona*
Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Saila
[image: Deusto] <http://www.deusto.es>

Deustuko Unibertsitatea
Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
Tel. 94 4139177; luz.: 2926
agurtzane.mallona a bildua deusto.es
*www.deusto.es* <http://www.deusto.es> [image: twitter]
<http://twitter.com/deusto> [image: facebook]
<https://www.facebook.com/UDeusto> [image: linkedin]
<https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title> [image:
Instagram] <https://instagram.com/udeusto/> [image: deusto.eus]
<http://deusto.eus>  [image: twitter] Nahi baduzu, euskaraz!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260914/564868d6/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago