[itzul] 'Azpititulazioaren hastapenak' ikastaroa, Donostia

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
Al, Ira 14, 13:16:55, CEST 2026


Kaixo, Agurtzane, eta eskerrik asko! 

Ez, Donostiak bakarrik eskainiko dugu. 

Ondo izan, eta laster arte. 

Mila



> El 14 sept 2026, a las 10:19, Miren Agurtzane Mallona Legarreta , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com> escribió:
> 
> Egun on, Mila!
> 
> Zein gai interesgarria! Bilbon ere emateko asmoa duzue? Hala bada, ikasteko prest egongo nintzateke.
> 
> Mila esker bulegoan eta ikastaroak antolatzen egiten duzuen lanagatik!
> 
> Agurtzane
> 
> Hau idatzi du EIZIE Elkartea , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>) erabiltzaileak (2026 ira. 14(a), al. (10:15)):
> Helburua: Ikus-entzunezkoen azpidazketak baditu bere mamia eta berezitasunak: ahozkotasuna dela, pantaila eta denbora direla... Lantegi honek azpidazten hasteko oinarrizko jakintzak partekatzea du helburu. Film bat abiapuntu hartuta, forma eta edukiaren arteko elkarreraginaz jabetuko gara, eta, hizkuntzaren bereizgarrietatik hasita, azpitituluen srt. artxibo bat eratzerainoko bidea egingo dugu. Amaitzeko, audio-deskribapenari eta pertsona gorrentzako azpitituluei ere egingo diegu leku.
> 
> Irakaslea: Esti Unanue Etxeberria
> 
> Non eta noiz: Donostian, 2026ko urriaren 5ean eta 7an
> 
> Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara
> 
> Izena emateko epea: 2026ko irailaren 14tik 23ra 
> 
> Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2026/azpititulazioaren-hastapenak-ikastaroa-2026>.
> 
> EIZIE
> 
> 
> -- 
> Agurtzane Mallona 
> Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Saila
>  <http://www.deusto.es/>
> Deustuko Unibertsitatea
> Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
> Tel. 94 4139177; luz.: 2926
> agurtzane.mallona a bildua deusto.es <mailto:agurtzane.mallona a bildua deusto.es>	
> www.deusto.es <http://www.deusto.es/> 					 					 <http://twitter.com/deusto>  <https://www.facebook.com/UDeusto>  <https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title>  <https://instagram.com/udeusto/>  <http://deusto.eus/>  				
>   Nahi baduzu, euskaraz!

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260914/2ecb99f6/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago