[itzul] «Pepetelaren utopia itzultzea: aurretiko bidea, prozesua eta emaitza» solasaldia, Durangon

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
As, Ira 15, 12:41:52, CEST 2026


Portugesezko literaturak izango dituzte hizpide Iñigo Roque <https://nordanor.eus/norda?id=269&tmp=1789383864005> eta Bego Montorio <https://nordanor.eus/norda?id=62&tmp=1789383919356> itzultzaileek solasaldian. Kultura horietatik euskarara ekarritako obrak eta lan horiek euskaratzeko prozesuak aztertuko dituzte, Pepetela idazle angolarraren Utopiaren belaunaldia <https://eizie.eus/eu/argitalpenak/literatura-unibertsala/lana/utopiaren-belaunaldia> nobela bikaina ardatz harturik. Iñigo Roquek euskaratu du liburua, eta Bego Montoriok ere ekarriak dizkio euskarari portugesezko lanak.

Portugesezko literaturez gehiago jakin nahi izatera, hortxe aukera.

Noiz: 2026ko irailaren 24an (osteguna), 18:30ean

Non: Hitz liburu-denda (Durango, Artekalea 23)

Ikus albistea webgunean <https://eizie.eus/eu/albisteak/solasaldia-pepetelaren-utopia-itzultzea-aurretiko-bidea-prozesua-eta-emaitza>. 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260915/4c7f8886/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago