[itzul] «Testugintza fina, ekin gabe ezin egina» ikastaroa, Iruñean

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
As, Ira 29, 10:02:36, CEST 2026


Helburua: Euskara jarduera kultural guztietan trebatuz joan garen azken mende erdi honetan, nabarmen agertu da ezinbestekoa dela euskal prosa bere baitatik garatu eta lantzea, auzo-erdarekiko diglosiak testugintzan ezarritako oztopo eta nahasteak ahaleginean gaindituko badira. Bereziki larria da kontua, joskera esaten diogun alderdian, horretan baitira zeharo dibergenteak euskara eta auzo-erdarak, eta tipologia-desberdintasun horrek nahitaez eskatzen baititu hizkuntza bakoitzari egokituriko jokabideak. Joskera ez da soilik perpausen sintaxia, baizik eta esparru zabalagoko kontu konplexu bat, testu-antolaera terminoak bil dezakeena. Morfosintaxitik harago, bada, hona alderdi batzuk erabakigarri direnak euskarazko testuaren joskera egoki eta erosorako:

testuaren egitura
esaldien eta haien segiden taxuera
perpausen barne-antolamendua
sintagma luze-konplexuen trataera
Testugileak (idazle, itzultzaile, zuzentzaileak) beti kontuan hartu behar dituen alderdi horiek zehaztu eta aplikatzea da, bada, ikastaro honen helburua. Praktikan oinarrituko gara guztiz, parte-hartzaileek lagin eta aztergaitzat ekarritako testuetatik abiatuta.

Irakaslea: Juan Garzia <https://nordanor.eus/norda?id=32&tmp=1776851835079>
Non eta noiz: Iruñean (Euskaltzaindiaren egoitzan), 2026ko urriaren 21ean eta 22an

Ordutegia: 16:00 – 19:00

Izena emateko epea: 2026ko irailaren 29tik urriaren 8ra (biak barne)

Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
2026ko urriaren 13an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.
Informazio gehiago eta izen ematea, hemen <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2026/testugintza-fina-ekin-gabe-ezin-egina-ikastaroa-irunea-2026>.

----
EIZIE
eizie a bildua eizie.eus
943 277 111




Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260929/51381079/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: PastedGraphic-2.tiff
Mota: image/tiff
Tamaina: 11294 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260929/51381079/attachment-0001.tiff>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago