[itzul] itzulpen memoria vs itzultzaile automatikoa?

Garbine Aranbarri garbine.aranbarri a bildua gmail.com
Ost, Ira 30, 19:17:57, CEST 2026


Kaixo eta zorionak denoi Itzulpengintzaren Nazioarteko egun honetan!

Galdera bat sortu zait itzulpen memorien eta itzultzaile automatikoaren
arteko harremanaren gainean.

Nire ustez, itzulpen automatikoaren emaitzak aparteko memoria batean gorde
beharko lirateke hainbat arrazoirengatik: zertarako gorde gaur automatikoki
sortutako emaitza bat urtebete barru emaitza hori ustez, behintzat, hobea
izango bada; presaka gabiltzanean hainbat gauza begi onez ikusteko joera
izan dezakegu; eta, etorkizunera begira, hizkuntza ihartzeko arriskua sor
dezakegu, eta horrek beste hainbat ondorio ekar ditzake.

Baina badira neuronalaren emaitza zuzena bada memorian gordetzea begi onez
ikusten dutenak. Nik, kasu horretan ere, aparteko memoria bat sortuko nuke
aurreko arrazoi guztiengatik, gutxienez.

Agian gai hau aspaldi ebatzita izango duzue dagoeneko; baina niri zalantza
sortu zait eta ez dut argibide zehatzik aurkitu. Itzulpen automatikoaren
emaitzak memoria nagusian jasoko zenituzkete? Eta zergatik? Zuen iritzia
pozik jasoko nuke.

Mila esker aldez aurretik eta eutsi AAri!

Garbi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260930/3674a36c/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago