[itzul] itzulpen memoria vs itzultzaile automatikoa?

Garbine Aranbarri garbine.aranbarri a bildua gmail.com
Ost, Ira 30, 19:27:31, CEST 2026


...eutsi goiari, hobe!

On Wed, 30 Sept 2026 at 19:17, Garbine Aranbarri <
garbine.aranbarri a bildua gmail.com> wrote:

> Kaixo eta zorionak denoi Itzulpengintzaren Nazioarteko egun honetan!
>
> Galdera bat sortu zait itzulpen memorien eta itzultzaile automatikoaren
> arteko harremanaren gainean.
>
> Nire ustez, itzulpen automatikoaren emaitzak aparteko memoria batean gorde
> beharko lirateke hainbat arrazoirengatik: zertarako gorde gaur automatikoki
> sortutako emaitza bat urtebete barru emaitza hori ustez, behintzat, hobea
> izango bada; presaka gabiltzanean hainbat gauza begi onez ikusteko joera
> izan dezakegu; eta, etorkizunera begira, hizkuntza ihartzeko arriskua sor
> dezakegu, eta horrek beste hainbat ondorio ekar ditzake.
>
> Baina badira neuronalaren emaitza zuzena bada memorian gordetzea begi onez
> ikusten dutenak. Nik, kasu horretan ere, aparteko memoria bat sortuko nuke
> aurreko arrazoi guztiengatik, gutxienez.
>
> Agian gai hau aspaldi ebatzita izango duzue dagoeneko; baina niri zalantza
> sortu zait eta ez dut argibide zehatzik aurkitu. Itzulpen automatikoaren
> emaitzak memoria nagusian jasoko zenituzkete? Eta zergatik? Zuen iritzia
> pozik jasoko nuke.
>
> Mila esker aldez aurretik eta eutsi AAri!
>
> Garbi
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260930/fcaa9d31/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago