[itzul] itzulpen unitatea
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
Ast, Abu 5, 17:31:54, CEST 2004
Eup!
Adibide polita, Asier, 'próxima apertura' eta 'hurrengo irekiera' horiena.
Nik beste bat dakart, ez hain nabarmena baina nire iritzian arazo beraren
erakusgarri dena. Posta elektronikoa kudeatzeko zerbitzu batek honelaxe
ematen dit informazio bera erdaraz eta euskaraz, hurrenez hurren:
Mensaje enviado correctamente
Ongi bidalitako mezua
Nik esan behar banu, hitzekin edo egiturarekin itsutu gabe jokatuz gero,
honela da hori:
Mezua ongi bidali da
Patxi
PD: 'Mensaje recibido' = 'Jasotako mezua'? Ez dut uste. 'Jaso dut mezua'.
_________________________________________________________
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago