[itzul] Erretzea debekatuta/ezin erre?
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Or, Abu 6, 10:51:23, CEST 2004
Ba nire ustez ezinek ez du ezina soilik adierazten (hizkeran batez ere), eta
erretzearen kasuan idatzitako kartel batean ere ez, eta, oker edo zuzen,
hainbat adibide daude, urrutira joan gabe
elhuyar:
prohibido el paso
1
Ezin sartu, ezin pasa daiteke
----- Original Message -----
From: "Juan Garzia Garmendia" <svrinsjg a bildua sv.ehu.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, August 06, 2004 10:21 AM
Subject: ER: [itzul] Erretzea debekatuta/ezin erre?
Oso berandu nator auzira, eta horregatik jo dut lehen mezura erantzuteko,
baina tartekoak gogoan.
Lehenengo eta behin, ingelesezko jatorrizkoak ez dio, ez zuzenean eta ez
zeharka, "smoking in the room", baizik eta "permitted in the room".
Bestalde, mintzagaia (eta arretagune lehenetsia) "smoking" da, eta hasierako
posizio hori gordetzea litzateke leialena, itzulpenik hurbilenean.
Beraz, 5) aukera nagusituko litzateke, formularik estandarrenetik urruntxo
baina, ustez, egoki kasu horretan, jatorrizkoa ere berezia baita.
Pragmatikoki, hala ere, beste formula laburrago eta estandarrago horiek izan
daitezke aukera hobea inoiz.
Nik neuk, esaldiari dotorezia edo formaltasun/formulatasun handixeagoa
emateko, ukitutxoren bat emango nioke, oraindik ere:
"Erretzea debeku da gela honetan"
Jakina, beste muturrekoa litzateke honelakoren bat (eta desegokia, beraz,
tonuz):
"Erretzerik ez dago gela honetan"
Eta, nik uste (orain dator nire desadostasunik handiena), desegokia
litzateke, guztiz, horretarako, "ezin" erabiltzea. Niri esango balidate,
behintzat, "ezin da erre", gogoz kontra ere erreko nuke bertan puru eder
bat, enpirikoki frogatzeko esaldiaren okerra.
Izan ere, ez da ezintasuna hor markatu behar dena, debekua baizik. Apur bat
disimula daiteke efektua ahalerazko forma formalak erabilita, baina oso
labanak dira hor bereizkuntzak (erretzea bekatu edo tabu dela iradokitzen
dit niri, bere horretan, esaldiak):
"Ez(in) daiteke erre"
Potentzialen abusu hori aski zabalduta dago. Ez dakit arrazoi guztia edo
nagusia den gaztelaniaren kalkoa, baina badu noski, oro har, zerikusiik
halakoetan eta beste askotan.
Ez dakit zuei, baina niri behintzat, inork, kasurako, <<ezin da esan "joan
behar naiz"?>> galdetzen duenean, lehenengo bururatzen zaidana "joan behar
naiz" esatea da, nahiz gero argitu, esan, esan daitekeela noski, baina ez
dela beharbada egokiena.
Bada, erretzearekin berdin, bistan denez: debekua ez da ezina.
Kontuz kearekin, nolanahi ere.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Gotzon Egia
Bidalia: Asteazkena, 2004.eko abuztuak 4 08:55
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] Erretzea debekatuta
Esaldia halaxe da ingelesez, gelako atean ipintzeko:
Smoking is not permitted in the room
Euskaraz, batekin aski ez, eta bost aukeratan banatu zait zalantza:
1 - Gelan erretzea debekatuta dago
2 - Gelan debekatuta dago erretzea
3 - Debekatuta dago gelan erretzea
4 - Debekatuta dago erretzea gelan
5 - Erretzea debekatuta dago gelan
Zeinen alde egiten duzue?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: punth3.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 489 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040806/46ba1e9e/attachment.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago