ER: [itzul] Erretzea debekatuta/ezin erre?

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Abu 9, 08:51:53, CEST 2004


 >> Smoking is not permitted in the room:
 >> 1 - Gelan erretzea debekatuta dago
 >> 2 - Gelan debekatuta dago erretzea
 >> 3 - Debekatuta dago gelan erretzea
 >> 4 - Debekatuta dago erretzea gelan
 >> 5 - Erretzea debekatuta dago gelan

Juan Garziak:

> Lehenengo eta behin, ingelesezko jatorrizkoak ez dio, ez zuzenean eta ez
> zeharka, "smoking in the room", baizik eta "permitted in the room".
> Bestalde, mintzagaia (eta arretagune lehenetsia) "smoking" da, eta hasierako
> posizio hori gordetzea litzateke leialena, itzulpenik hurbilenean.
> 
> Beraz, 5) aukera nagusituko litzateke

Neronek piztu nuen sua, edo zigarreta, edo zigarro purua, edo dena 
delakoa, baina ez nuen uste halako kerik sortu behar zuenik...

Lehenik, argitu beharko dut eztabaida aski lerratu duen kontuak nola 
diren: «Smoking is not permitted in the room» ez da gela barruan 
(soilik) jartzekoa, baizik gazte aterpetxean (gazte aterpetxe bateko 
kontuak baitira) barrena. Debekua ez da, gainera, erretzearen gainekoa 
bakarrik: badira beste debeku batzuk (jan-edanaren ingurukoak), baita 
egin beharrekoak ere (garbitasunaz, ordutegiaz eta abar). Beraz, ez da 
aski «Ez erre» ipintzea gela barruetan, auzia, izan ere, horixe baita; 
gelatan erretzearen gaineko debekua dago, baina ez aterpetxe osoan.

Bigarrenik, bat nator Juan Garziak eta bestek esan dutenarekin, «ezina» 
dela eta. Debekua arauari dagokio, ezina ahal fisikoari.Erre 
daitekeelako (eta, ziurrenik, erre egiten dutelako) hain zuzen ere 
debekatu nahi dute jokabide hori.

Hirugarrenik, Juan Garziak arrazoi izango du, ziurrenik, esaten duenean 
5. aukera («Erretzea debekatuta dago gelan») dela egokiena. Alabaina, 
arestian eman ditudan xehetasunen argitara, debekuzko kontuak 
«Debekatuta dago gelan...» ematea erabaki genuen, hain zuzen debekuaren 
nabarmena azpimarratze aldera.

(Erretzea debeku ez zen garaietan, gaztelera handirik jakin gabe, 
erretzailez jositako tabernara sartuta, besteak esan zuen modura: «Qué ke!».

Eju, eju...)




-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago