[itzul] Erretzea debekatuta

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Or, Abu 6, 11:49:31, CEST 2004


Eta horren haritik, jatorrizkoa ingelesez denez, eta ingelesez hain ohikoa
den "Smoking (is) not allowed" (permitted baino gehiago, aukeran) kartela
oinarritzat hartzen baduzu, euskaltermek ere badu beste antzeko adibide bat:

      [6/5] Windows ingurunea
      Sailkapena: Informatika | Windows ingurunea
      eu  Ezin da berriro instalatu
      es  Reinstalación no permitida
      fr  Réinstallation non autorisée
      en  Reinstall Not Allowed (TDB)

----- Original Message -----
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, August 04, 2004 8:55 AM
Subject: [itzul] Erretzea debekatuta


Esaldia halaxe da ingelesez, gelako atean ipintzeko:

Smoking is not permitted in the room

Euskaraz, batekin aski ez, eta bost aukeratan banatu zait zalantza:

1 - Gelan erretzea debekatuta dago
2 - Gelan debekatuta dago erretzea
3 - Debekatuta dago gelan erretzea
4 - Debekatuta dago erretzea gelan
5 - Erretzea debekatuta dago gelan

Zeinen alde egiten duzue?

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago