ER: [itzul] Erretzea debekatuta/ezin erre?
Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Al, Abu 9, 10:44:27, CEST 2004
Luzea atera zait...
Juanek > Lehenengo eta behin, ingelesezko jatorrizkoak ez dio, ez zuzenean
eta ez
zeharka, "smoking in the room", baizik eta "permitted in the room".
Bestalde, mintzagaia (eta arretagune lehenetsia) "smoking" da, eta
hasierako
posizio hori gordetzea litzateke leialena, itzulpenik hurbilenean.
Beraz, 5) aukera nagusituko litzateke, formularik estandarrenetik urruntxo
baina, ustez, egoki kasu horretan, jatorrizkoa ere berezia baita.
Gotzonek > Hirugarrenik, Juan Garziak arrazoi izango du, ziurrenik, esaten
duenean
5. aukera («Erretzea debekatuta dago gelan») dela egokiena...
_________
Nik ez dakit nahikoa ingelesez "smoking is nor permitted..." forma berezia
ote den, beste hizkuntzetan ere berezi ematea gomendagarri egiten duena;
Juanek hala esandu eta hala izango da...
Berezia izanagatik, ordea, ez dut uste gaztelaniazko aterpetxeetan,
errotuluetan, "Fumar está prohibido (Fumar no está permitido) en la
habitación/en la sala..." topatuko genukeenik.... "Prohibido fumar en la
habitación/en la sala" ohikoa edo horrelako zerbait baizik.
Euskaraz, nik 5. hori, Gotzonen zerrendan dagoen moduan, ez nuke jarriko,
traketsa, iruditzen zait, geza, HOR DAGOEN BEZALAXE.
Ez zait batere traketsa iruditzen, ordea, Juanek bukaeran egin duen
proposamena: "Erretzea debeku da gela honetan", alegia. Eta "debeku" horrek
"grazia ematen" badio ere esaldiari, "Erretzea debekatuta dago gela
honetan" ere ez litzateke traketsa izango.
Beraz, nik uste dut, ez dakit esplikatzen baina horrela antzematen diot,
giltza, esaldiotan, "honetan" horrek daukala.
"Honetan" jarrita, gehienok aukeratu dugun 3. esaldia mejoratuta aterako
litzatekeela iruditzen zait, komunikagarritasunaren aldetik: "Debekatuta
dago erretzea / gela honetan"
("Debekatuta dago erretzea gelan", ordea, ordena horretan, ez nuke
jarriko).
Ondorioak:
"honetan" jarrita, perspektiba- interpretazio-kontua iruditzen zait alde
batera nahiz bestera jotzea:
Debeku da erretzea gela honetan (debekatuta dago erretzea gela honetan)
Erretzea debeku da gela honetan (Erretzea debekatuta dago gela honetan)
"honetan" zehaztea komeniko ez balitz (egoera jakina dela eta) gauza bera,
baina, orduan, aurkeztutakoen artean, 3) nahiz 1)aukeratuko nituzke nik
>> 3 - Debekatuta dago gelan erretzea
>> 1 - Gelan erretzea debekatuta dago
Esan bezala ez nuke jarriko, bere horretan, 5. esaldia:
>> 5 - Erretzea debekatuta dago gelan.
Azkenik (eta hau ez da esandakoen ondorioa baizik eta hurrengo paragrafoan
doan esaldiarena), ez diot inongo aitzakiarik ikusten "(mesedez,)Ez erre
gela honetan (mesedez)" errotuluari; "Gelan ez erre"/Ez erre gelan"-i,
ordea...; hor "mesedez", mezuari ez dakit (zer nahi den), baina, laguntza
handia egingo lioke, ordea, esaldiari...
Nik horrela ikusten dut kontua; nire intuizioak e(do)ta nire gustuak
horrela esaten didate (nahiago nuke nire "teoriak" ere esatea; ezin esan,
ordea...).
Joserra Beloki
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago