[itzul] Kartel baten itzulpena -ariketatxoa
Iņigo Fernandez
ifernandez a bildua publis.com
Ost, Abe 1, 09:10:49, CET 2004
Kaixo, Xabier:
Harrituta uzten nau zure erantzunak. Ariketa proposamena besterik ez zen nirea, nahi duenarentzat, eta itzultzaileen zerrenda batean (publiko kualifikatu bati) eskainita.
Hika-mikan sartu nahi izan gabe, baina zuri erantzun nahian:
.- Gazteleraz sortzeko gai baizik ez diren publizitate agentziek behar dituzte, batik bat, itzultzaileak.
.- Dena dela, publizitate agentzietan lan egiten dugun euskaldun arruntok badakigu ez garela orojakitun, eta euskararen mesedetan, itzultzaile eta euskara zuzentzaileen esku jartzen ditugu gure proposamenak (ia) beti, euskaraz lan egiten duten beste esparrutako langile askok bezala.
.- Publizitate-agentzien zerbitzuak gauza asko eta askotarako dira baliagarri, haiek behar dituenarentzat. Eta haiek behar ez dituela uste duten askorentzat ere bai sarri.
Ondo izan.
----- Original Message -----
From: Xabier Aranburu
To: 'ItzuL'
Sent: Wednesday, December 01, 2004 8:45 AM
Subject: RE: [itzul] Kartel baten itzulpena -ariketatxoa
Hona hemen nire galdera Iņigo Fernandezen mezua dela eta:
publizitate-agentziek gizaki arruntoi galdetzen badigute bere lanaren nondik norakoaz, ZERTARAKO BEHAR DITUGU PUBLIZITATE-AGENTZIAK?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041201/590716c8/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago