[itzul] Kartel baten itzulpena -ariketatxoa

Xabier Aranburu artzai a bildua elhuyar.com
Ost, Abe 1, 08:45:10, CET 2004


Hona hemen nire galdera Iñigo Fernandezen mezua dela eta:
publizitate-agentziek gizaki arruntoi galdetzen badigute bere lanaren nondik
norakoaz, ZERTARAKO BEHAR DITUGU PUBLIZITATE-AGENTZIAK?
  -----Mensaje original-----
  De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Iñigo Fernandez
  Enviado el: miércoles, 01 de diciembre de 2004 8:49
  Para: ItzuL
  Asunto: [itzul] Kartel baten itzulpena -ariketatxoa


  Euskara eta publizitatea blog-etik: http://www.sweetcreeps.com/euskaraz/

  Erlijio katolikoak erabili ohi dituen irudien estetika jarraituz, mutil
gazte bat ageri da kartelean biluzi antzera, gora begira, eta goitik esku
batek, elizan apaizek ostiak banatu ohi dituzten moduan, gauza borobil bat
eskaintzen dio: preserbatibo bat.
  Honela dio testuak:
  "Ama
  a tu prójimo
  como a ti mismo"

  "Tu salvación y la de otros depende del preservativo. Utilizalo."

  Gaztelerazko kartelaren aldamenean euskarazkoak zera dio:
  "Lagun
  hurkoa maitatu
  zeure burua maite
  duzun bezala"

  "Zure salbapena eta besteena preserbatiboaren arabera dago. Erabili
ezazu."

  Bada zerbait oker samar dagoela sumatzea. Nola euskaratuko genuke, ordea,
gazteleraz sortutako kartel hori?
  "Maita ezazu
  lagun hurkoa
  zeure burua bezala."

  "Zure salbazioa eta besteena ziurtatzen ditu kondoiak. Erabil ezazu."
  ...?...

  Euskara eta publizitatea blog-etik: http://www.sweetcreeps.com/euskaraz/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041201/14ef0552/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago