[itzul] Kartel baten itzulpena -ariketatxoa
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ost, Abe 1, 09:05:01, CET 2004
Literal samarra bada ere, nik ez diot euskarazko itzulpenari ezer txarrik ikusten (agian, "salbapenaren" ordez, "salbamena" edo "salbazioa" eta "arabera dago" horren ordez, "araberakoa da" jartzea).
----- Original Message -----
From: Iñigo Fernandez
To: ItzuL
Sent: Wednesday, December 01, 2004 8:49 AM
Subject: [itzul] Kartel baten itzulpena -ariketatxoa
Euskara eta publizitatea blog-etik: http://www.sweetcreeps.com/euskaraz/
Erlijio katolikoak erabili ohi dituen irudien estetika jarraituz, mutil gazte bat ageri da kartelean biluzi antzera, gora begira, eta goitik esku batek, elizan apaizek ostiak banatu ohi dituzten moduan, gauza borobil bat eskaintzen dio: preserbatibo bat.
Honela dio testuak:
"Ama
a tu prójimo
como a ti mismo"
"Tu salvación y la de otros depende del preservativo. Utilizalo."
Gaztelerazko kartelaren aldamenean euskarazkoak zera dio:
"Lagun
hurkoa maitatu
zeure burua maite
duzun bezala"
"Zure salbapena eta besteena preserbatiboaren arabera dago. Erabili ezazu."
Bada zerbait oker samar dagoela sumatzea. Nola euskaratuko genuke, ordea, gazteleraz sortutako kartel hori?
"Maita ezazu
lagun hurkoa
zeure burua bezala."
"Zure salbazioa eta besteena ziurtatzen ditu kondoiak. Erabil ezazu."
...?...
Euskara eta publizitatea blog-etik: http://www.sweetcreeps.com/euskaraz/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041201/395309a3/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago