[itzul] Re: Ateraz/atereaz gero
Luistxo Fernandez
Lfernandez a bildua codesyntax.com
Ost, Abe 1, 09:25:34, CET 2004
Patxi Petrirena <altxupere a bildua ...> writes:
>
> >*atereak* horrek non du oinarria?
>
> Zenbait aditz -a amaierakoren partizipioa, predikatu-osagarri denean,
> horrela ematen da (ez bada '-tako/-dako' moduan egiten).
>
> atera --> ateraTAKOA / atereA (baita 'ateraIA' ere).
Bai, ikasia dugu hori entzun eta irakurriarekin. Beraz, *arau* hori euskara
batua da, ezta?
Irratian ere hainbat bider entzuna jokalari batek *hankean* min hartu
duela... baina hori ez da euskara batua, hori seguro behintzat.
>
> Hara, hain zuzen, zer duzuen Eibarko Euskeria hiztegian:
>
> cueste lo que cueste: KOSTIA KOSTA [kostea kosta]
Honek ez du ezer partikularrik Eibarko euskaran edo bizkaiaeran oro har,
non -a amaiera + -a artikulu singularra = -ea
Hala ere, bizkaierazko horrek singularrarekin funtzionatzen du, ez
pluralarekin.
Eta pluralezko -ak bat gehituz a-rekin amaitzen den aditz partizipio
bati... ez zait adibide naturalik etortzen burura neure herriko hizkeran.
Demagun, 'bota' aditz partizipioa (jaurti) eta 'bota' izena (oinetakoa):
Euskara batuan:
bota (aditza) + a = botea
bota (aditza) + ak = boteak
bota (izena) + a = bota
bota (izena) + a = botak
Bizkaieraz:
bota (aditza) + a = botea
bota (aditza) + ak = ???
bota (izena) + a = botea
bota (izena) + a = botak
Taula hauek honela dira?
(bueno, bizkaierazkoan lauki bat betetzea falta zait,
ea inork laguntzen didan).
Luistxo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago